Saio teoriko-praktikoa Garbiñe Larrearen eskutik. 15 pertsonako taldea osatuko da. Izen-ematea 5 euroan Udal-bulegoan.
Tailer honetan proiekzio baten bitartez konstelazioak zer diren ikasiko dugu, konstelaziorik garrantzitsuenak ezagutuko ditugu eta tailerrarekin amaitzeko planisferio bat eraikiko dugu euritako batean.
Hizkuntza-estresa gutxiagotzea eta euskaraz erosoago bizitzeko erremintak ematea dira ikastaroaren helburuak. Martxoaren 25etik ekainaren 10era izango da, eta izena emateko epea gaur zabaldu da. Atxikita doakizue bai prentsa oharra, baita kartela ere. Galtzaundiren webgunean duzue ere albistea.
Formatzailea: Leire Laca Egunak: maiatzak 7, 14, 21 eta 28; ekainak 4 eta 11 - ASTEAZKENAK Ordutegia: 09:30 - 11:00 Hizkuntza: Euskaraz Matrikula: 8,10€
Garaiko jatorrizko agiriak, argazkiak, kartel bilduma osoa, liburuxkak edo esku-orriak, diplomak, ordutegi kontroletako fitxak, partaideen opariak eta bestelako objektuak izango dira ikusgai. Azken urteotako bideoak ere ikusgai izango dira modu jarraituan, horretarako egokitutako gune batean.