11:00 Tolosa eta Ibarrako elkarte gastronomikoen arteko VI. Bakailao lehiaketa 11:30 Food truck 12:30 AMA Jatetxeari omenaldia 14:30 Amaiaera bazkaria
11:30ean argazki zaharren proiekzioa Batzarremuñon. Ondoren erakusketaren irekiera Ostatuko goiko solairuan.
18:00 "Rifqa" liburuaren errezital musikatua 19:30 Kontzertua: Mahi Kobat
Hizkuntza-estresa gutxiagotzea eta euskaraz erosoago bizitzeko erremintak ematea dira ikastaroaren helburuak. Martxoaren 25etik ekainaren 10era izango da, eta izena emateko epea gaur zabaldu da. Atxikita doakizue bai prentsa oharra, baita kartela ere. Galtzaundiren webgunean duzue ere albistea.
Maiatzean eskainiko den ‘Sukaldaritza begetarianoa eta beganoa modu iraunkorrean’ ikastarorako izena emateko epea apirilaren 7tik 16ra egongo da zabalik.
Iñaki Artolaren finalerako diseinaturiko kamisetak eskatzeko aukera izango da apirilaren 17ra bitartean. Garaiko dendan, 943 24 60 50 telefonoan edo info@garaiko.eus helbidera idatzita eskatu daitezke eta haur zein helduentzako neurriak daude.
Pablo Zulaica kazetari eta bidaia kronika ugariren egileak, trenaren bidez egin dituen kulturen, paisaien eta bizimodu berrien inguruko aurkikuntzak aztertuko ditu. Mexiko Hirian bizi da, eta El País edo National Geographic Traveler bezalako hedabideetan lan egindakoa da, bidaia eta jasangarritasunaren arteko lotura arakatuz.