Reggae dub rap musika, 2017an sortua. Ahotsean Ziztada (Bilbo) eta Rlantz (Amurrio) base ekoizlea eta “dub maker”-a dira taldea osatzen dutenak. Musika propioa sortzen dute, letra alternatiboak eta erreibindikatiboak izanik oinarri, bai sozialki baita feminismoaren ildotik landuz.
19:30 'TOTO: Txakur guztientzat egokia den bikote-komedia'. Hika Teatroa. Maik (Maitane) eta Joxeluk (Jose Luis), Toto txakurtxoaren kustodia partekatzen dute. Toto galdu egin da Joxelurekin zegoenean eta orain Maik ezin du imajinatu bizitza bera maitasunik gabe. Sarrera: 8 euro, lehiatillan edo villabona.eus -en.
Katramila antzerki eskolakoek antzerki tailerra egingo dute Ibarran, Txontxonen. Izena emateko epea urtarrilak 2 arte da, eta 15 euroko kostua izango du. 14 urtetik aurrerakoentzat zuzenduta dago, eta parte hartzaileen kopurua mugatua da. Izena emateko idatzi 613 651 332 WhatsApp zenbakira. Tailerraren nondik-norakoak: - Astearteetan izango da, 19:00 - 21:00 bitartean - Urtarrilak 9, 16, 23 eta 30. - Otsailak 6, 20 eta 27. - Martxoak 5, 12 eta 19.