Urriak 30: 16.30etik 19.00etara kalabaza hustutzeko eta faroltxo tailerra. Jarraian sorgin dantzaren entsegua.
OTC Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean, ENERGIA ARGITU programaren baitan, energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko gomendioak ezagutzera emateko tailerra antolatu du, Erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko saio praktiko hau, urriaren 30ean, asteazkena, 17:00etan Bizi Nahi Jubilatu Elkartean izango daTailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, urriaren 25a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke: • Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: energiabulegoa@gipuzkoa.eus • Honako telefono zenbakira deitzea: 628-530-303 (astelehenetik ostiralera. Ordutegia 9:00-18:00) • Informazio osagarria: www.argitu.eus
Urriak 30, asteazkena: 17.30 ¿Y tú quién eres? pelikula zinean Txintxarriak Martxanek antolatuta.