2024/10/30 17:00

Tailerra: "Etxean energia aurrez dezakezu erosotasunik galdu gabe"

Tailerra: "Etxean energia aurrez dezakezu erosotasunik galdu gabe"
Bizi Nahi jubilatuen elkartea, Ibarra

OTC Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean, ENERGIA ARGITU programaren baitan, energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko gomendioak ezagutzera emateko tailerra antolatu du,

Erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko saio praktiko hau, urriaren 30ean, asteazkena, 17:00etan Bizi Nahi Jubilatu Elkartean izango da

Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, urriaren 25a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:  
 
• Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: energiabulegoa@gipuzkoa.eus
• Honako telefono zenbakira deitzea: 628-530-303 (astelehenetik ostiralera. Ordutegia 9:00-18:00)
• Informazio osagarria: www.argitu.eus

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA