Martxoaren 23an izango da lehen aldiz Alegian NANa edo pasaportea atera edo berritzeko aukera. Goizeko 8:30atik aurrera egin ahal izango da plazan baina derrigorrezkoa izango da aurrez hitzordua hartzea. Horretarako, udaletxera joan behar da astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta bertan hartu behar da txanda. Martxoaren 18a izango da izena emateko azken eguna.
Anoetako Herri Ikastolaren eta Irurako Ikatolaren korrika txikia
Jarraian, Joxe Arregi plazan merienda.18:00: Peto-banaketa. Zizurkilgo lekuko-hartzaileei Joxe Arregi plazan.19:00: Hitzaldia Urkamendin. Gu ta gutarrak“Beltxa”ren ipuina bahitu zenekoa.20:30 Bokata-afaria Urkamendi elkartean.Txartelak salgai Egarri tabernan, 7€.22:30 KORRIKAren lekuko-hartzaileakdagokien tokira kalejiran Loatzo musika ekolarekin alaituta.
15:30 Korrika txikia. 23:00 Kafetxoa, Txulobin. 00:00 Korrika harrera.
18:30ean Sukaldaritza tailerra. Hirugarren saioa Gure Etxea elkartean.
Lizartza 21:33 Txarama 22:31 Amarotz 22:35 Tolosa 22:41 Ibarra 22:53 Tolosa 23:01 Anoeta 23:20 Irura 23:22 Irura 23:28 Amasa-Villabona 23:41 Zizurkil 23:53 Aduna 23:59
Aintzinatik Euskal Herrian arta hostoekin egin ohi ziren piezak ikusteko aukera. Lola Altolagirre artistak egina.
Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten ere UEMAk. Aurten bi txanda izango dira: ekainaren 23tik uztailaren 1era, eta uztailaren 3tik 11ra. Zabalik da izena emateko epea eta martxoaren 31n amaituko da. Aurten ere ibiltaria izango da ekimena, eta Markina Xemeindik Ondarroarainoko bidea egingo dute gazteek, Bizkaian barrena. Txanda bakoitzean 60 lagunentzako lekua dago, 2008 eta 2011 urteen artean jaiotakoentzat. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea da udalekuen helburua. Ibilbidearen inguruan, Markina-Xemeindik abiatu eta Aulesti eta Beriatua bezalako herriak igarota, Ondarroara iritsiko dira. Informazio gehiagorako eta izena emateko aukera, lotura honetan.
Erakusketa, Zergatik babestu Amasamendi?