2026/03/23 08:30 - 22:00

NANa eta pasaportea atera edo berritzeko aukera

NANa eta pasaportea atera edo berritzeko aukera
Alegia

Martxoaren 23an izango da lehen aldiz Alegian NANa edo pasaportea atera edo berritzeko aukera. Goizeko 8:30atik aurrera egin ahal izango da plazan baina derrigorrezkoa izango da aurrez hitzordua hartzea. Horretarako, udaletxera joan behar da astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta bertan hartu behar da txanda. Martxoaren 18a izango da izena emateko azken eguna.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA