16:15 Eskolatik, margotuta eta mozorrotuta 17:00 Haur eta nerabeentzat txokolatada elkartean 18:00 Gau beltzeko ibilbidea 19:00 Beldurra sutara, plazan Oharrak: Urriaren 20tik aurrera apaingarriak prestatzeko materiala liburutegian prest. Eskolan jantzitako mozorroa ez aldatzea eskatzen da. Zure etxetik pasatzea nahi baduzu, eman izena urriaren 16a baino lehen 634 289 327 telefonora deitu eta idatzita.
Urriak 31, ostirala: Gau Beltza. Txintxarri gaztelekuak antolatuta.
20:00 Pintxo-potea ostatuan. 22:00 Tolosako Isidro Larrañaga musika eskolako Garena, Garigabeak, The Konbix eta Diversity taldeen kontzertuak.
2026ko herriko egutegiak egiteko, argazki lehiaketa egingo da. Egutegiak abenduan banatuko dira, eta irabazleak saria izango du. Gaia: Orendain Argazkiek horizontalean ateratakoak izan behar dute. Parte hartzaile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkez ditzake. Argazkiak udala@orendain.eus helbidera bidali, azaroaren 2a baino lehen. Mezuan adierazi egilearen izen-abizenak eta argazkia zein hilabetetan ateratakoa den.
Alegiako osasun zentroa eraberritzeko lanek zuzenean eragingo diote Erbeta parkeari eta pilotalekuari. Urriaren 7tik aurrera pilotalekua ez da erabilgarri egongo. Izan ere, urriaren erdian behin behineko osasun zentroa muntatu behar dute Erbeta parkean eta datozen egunetan, lan horiek gauzatu ahal izateko azpiegitura prestatzen hasi behar dute.