Aurkezpenak Irurako herritarren zaintza-egoeraren diagnostikoa jasotzen du, mendekotasuna eta desgaitasuna duten pertsonen beharretan eta zaintzaileen egoeran oinarrituta.
3X3 saskibaloia (adin guztietarako) 18:00 - Erreboteko plazan. 17:50 - Izen-ematea.
Urriak 23, osteguna: 19:00 Liburutegia Topagune: ‘Kobazuloko lamia’ liburutegian.
2026ko herriko egutegiak egiteko, argazki lehiaketa egingo da. Egutegiak abenduan banatuko dira, eta irabazleak saria izango du. Gaia: Orendain Argazkiek horizontalean ateratakoak izan behar dute. Parte hartzaile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkez ditzake. Argazkiak udala@orendain.eus helbidera bidali, azaroaren 2a baino lehen. Mezuan adierazi egilearen izen-abizenak eta argazkia zein hilabetetan ateratakoa den.
Alegiako osasun zentroa eraberritzeko lanek zuzenean eragingo diote Erbeta parkeari eta pilotalekuari. Urriaren 7tik aurrera pilotalekua ez da erabilgarri egongo. Izan ere, urriaren erdian behin behineko osasun zentroa muntatu behar dute Erbeta parkean eta datozen egunetan, lan horiek gauzatu ahal izateko azpiegitura prestatzen hasi behar dute.
Hilabete bati edo herriko txoko edo ekimen bati lotuta egon beharko du aurkeztutako argazkiak. Bidali zure argazkiak urriaren 24a baino lehen.