Artistak: Uxue Lasa Ameztoy, Angel Navas, Jon Iñaki Ormazabal, Ramón Balerdi, Elena Arrese, Paz Trequil, Kristoren Gorputza, David Ugowe, Cuichán, Arantza Orbegozo, idoia Elosegi, Arantxa Munita eta Héctor Luna.
Annie Ernauxek idatzitako ‘Pasio hutsa’ eleberria izango da irakurgaia. Tertulia literarioa, 19:00etan hasiko da Tolosako Kultur Etxean eta Yurre Ugarte izango da saioaren dinamizatzailea.
Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten ere UEMAk. Aurten bi txanda izango dira: ekainaren 24tik uztailaren 2ra, eta uztailaren 4tik 12ra. Gaur zabaldu da izena emateko epea eta martxoaren 31n amaituko da. Lau modutara eman daiteke izena: -Lotura honetan. -Telefonoz: 943 81 66 99 -Posta elektronikoa: administrazioa@uema.eus -Telegram edo Whatsapp: 608 66 81 55
"Hona bostekoa" komiki bildumaren erakusketa udaletxeko ganbaran, Udalbiltzaren Geuretik Sortuak bekaren eskutik.