Izen ematea dohanik izango da. Rallyko lanen erakusketa hilaren 20tik 24ra Gureako aretoan jarriko da. Informazio zehatza Aizkardi elkartearen webgunean dago.
Irteera: Baso atlantikoaren ekologia Izen-ematea: biodibertsitategune@gmail.com
Objektu materialei (arropa, jostailuak, altzariak etab.) bigarren bizitza emateko aukera. Azokan parte hartzeko bi modu daude: Norberak bere postua jartzea. Interesa duenak irurabizi@gmail.com helbidera idatziz. Norberak bere postuan saltzen dituen gauzen dirua norberarentzat izango da. Postua jarri nahi ez duenak aukera du etxean dituen objektuak Irura Biziren postuan uzteko: egunean bertan 10:00etatik 11:00etara bitartean, edo aurrez irurabizi@gmail.com helbidera idatzi eta adostutako egun eta orduan. Postu horretan saltzen diren gauzen dirua Iruran ekintza berriak antolatzeko erabiliko du Irura Bizi elkarteak.
12:00 - Gaztelupe abesbatzaren emanaldia frontoian 17:00 - Eskoba txapelketa
18:00 Herri kirolak Amasako herriko gazteen artean. Ondoren Martina Sorginari AGURRA.