10:30 - Haur parkea eta apar festa. 17:00 - "Garbija!" haur ikuskizuna. 19:00 - Anoetako buruhaundi-erraldoien eta Irurako erraldoien kalejira Anoetako txistulari taldearekin. 21:00 - Sahieski jatea palzan. 23:00 - Alarma morea eta Modus Operandi.
Hizkuntza-estresa gutxiagotzea eta euskaraz erosoago bizitzeko erremintak ematea dira ikastaroaren helburuak. Martxoaren 25etik ekainaren 10era izango da, eta izena emateko epea gaur zabaldu da. Atxikita doakizue bai prentsa oharra, baita kartela ere. Galtzaundiren webgunean duzue ere albistea.
Ikasturtean 100 ikasle inguru aritu dira pintura, egur taila, tai chi, eskulanak, altzariak zaharberritzea eta ehoziri-bainikak-patchwork tailerretan. Erakusketa uztailaren 4a bitarte irekita egongo da astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara, eta 09:00etatik 16:00etara asteazkenetan.
Alegiako festetako kamiseta eskuratu nahi dutenek ekainaren 27a baino lehen eskatu beharko dute Garaikon. Behin eskaera eginda, kamisetak uztailaren 10en eta 11n jaso beharko dira 10 euroko prezioan.
Irailaren 28an egingo da XVIII. Artisau eta Nekazal Azoka Berezia. Bertan postua jartzeko interesa dutenek zabalik dute izena emateko epea eta uztailaren 30a izango da azken eguna. Horretarako, udal webguneko lehen orrian edo Alegia APP gailu mugikorretarako aplikazioan eman beharko da izena.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |