2023/11/12 10:00

Azoka

Bigarren eskuko azoka

Bigarren eskuko azoka
San Migel plazan, Irura

Objektu materialei (arropa, jostailuak, altzariak etab.) bigarren bizitza emateko aukera.

Azokan parte hartzeko bi modu daude:

  • Norberak bere postua jartzea. Interesa duenak irurabizi@gmail.com helbidera idatziz. Norberak bere postuan saltzen dituen gauzen dirua norberarentzat izango da.
  • Postua jarri nahi ez duenak aukera du etxean dituen objektuak Irura Biziren postuan uzteko: egunean bertan 10:00etatik 11:00etara bitartean, edo aurrez irurabizi@gmail.com helbidera idatzi eta adostutako egun eta orduan. Postu horretan saltzen diren gauzen dirua Iruran ekintza berriak antolatzeko erabiliko du Irura Bizi elkarteak.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA