- 10:00etan hasita, Gurea Antzokian, Topaketen aurkezpen ekitaldi laburra eta Euskararen errepublika eraikiz” mahai-inguru nagusia izango da. Bertan, bost hizlarik parte hartuko dute: Amets Arangurenek, Amets Arzallusek, Eneko Bidegainek, Estitxu Garaik eta Lorea Agirrek. Aurkezle lanetan, berriz, Ekhiñe Atorrasagasti arituko da. Hizlari bakoitza bere esperientziatik eta eremutik arituko da hiru galdera nagusiren bueltan: Euskararen errepublika zergatik, nola eta nolakoa - 12:45ean, Ama Lurra plazan, ekitaldi politikoa izango da. - Ondoren, azaroaren 4an, euskararen erasoen aurka Bilbon egingo den manifestaziorako atxikimendu argazkia aterako dugu. - Jarraian, joaldunak kalez kale. - 13:30ean, bazkaria.- Arratsaldean, gaurkotasuneko eta interesa sor dezaketen gaien bueltan, sei tailer egingo dira. Hiru tailerrez osatutako bi txanda egingo ditugu, beraz, norbanako bakoitzak bi tailerretan parte hartu ahal izango du. 1. txandako tailerrak (16:00-17:15): Kulturgintzaren transmisioa hezkuntzan Euskaldunon aurkako erasoen aurrean, zer? eta Zein toki du euskarak intersekzionalitatean? - 2. txandako tailerrak (17:30-18:45): Gazteok euskararen borrokan. Pantailak Euskaraz, ezinbesteko erronka eta Txispa batek sortzen du sugarra. Tokiko borrokak. - 19:00etan, elektrotxaranga. - 22:00etatik aurrera, kontzertuak: Yogurinha Borova, Gora etorri eta DJa.
PINTXOTOUR-en 8.edizioa ospatuko da Tolosan (Alhondiga Plaza), urriaren 7an, 11:00etatik 14:00etara. Izugarrizko arrakasta izaten du beti ekimen solidario honek, eta jende ugari biltzen da plazan. Aurten, 15 postu egongo dira. Aukera paregabea da beste kulturak ezagutzeko, eta bertako gastronomia dastatzeko. Herrialde parte-hartzaileak (eta sukaldatuko duten platera): Nigeria (MOI MOI), Senegal (FATAYA), Maroko (COUS COUS), Sahara (Tea + Dátiles rellenos), Ukrania (Kovbasa + Konpota ukraniarra), El Salvador (Pupusas), Peru (Causa limeña), Kolonbia (Polenta Criolla + Papas rellenas), Venezuela (Arepas rellenas), Honduras (Catrachas), Nikaragua (Tacos de carne), Brasil (Coxhina de frango + Bobó Camarao), Palestina (Falafel). Peñaskal Kooperatibak eta ZEHAR Errefuxiatuekin Elkarteak ere hartuko dute parte.
11:30ean euskarazeta 12:30ean gazteleraz.Izen-emateak: cit@cittolosa.com943650414
12:30 - Sukaldaritza erakustaldia Balerdipeko erleak proiektuko kideekin 20:00 La Jodederaren kontzertua
Giramagic (Katalunia) Aholkatutako adina: 3 urtetik aurrera Iraupena: 55´ Hitzik gabe
Teselas Ensemble Vocal - V. Ahots Musika Zikloa Zuz. Javier Garcés París Sarrera: 5 euro
Ibarrako Kultur Lantegietan izena emateko epea astebetez luzatu da.
2022 2023 ikasturtean, ekainetik irailera bitarte, euskara ikasten edo hobetzen aritu diren ikasleentzat dirulaguntzen bigarren deialdia jarri du martxan Ibarrako Udalak. Horretarako, bi dira bete behar diren baldintzak: Ibarrako udalerrian erroldatuta egotea, dirulaguntza xede den ikastaroak irauten duen bitartean, eta bestea, ikastaroko orduen %85 betetzea, gutxienez. Urriaren 7ra arte aurkeztu daitezke dokumentuak. Eskaera telematikoki eginez gero, Ibarrako Udalaren egoitza elektronikoan egin beharko da. Presentzialki egitekotan ordea, udaletxera bertaratu beharko dira erabiltzaileak 8:00tatik 14:00tara.