2023/10/07 10:00

Topaketa

Euskalzale Independentisten Topaketa

Euskalzale Independentisten Topaketa
Errebote plaza, Amasa-Villabona

- 10:00etan hasita, Gurea Antzokian, Topaketen aurkezpen ekitaldi laburra eta Euskararen errepublika eraikiz” mahai-inguru nagusia izango da. Bertan, bost hizlarik parte hartuko dute: Amets Arangurenek, Amets Arzallusek, Eneko Bidegainek, Estitxu Garaik eta Lorea Agirrek. Aurkezle lanetan, berriz, Ekhiñe Atorrasagasti arituko da. Hizlari bakoitza bere esperientziatik eta eremutik arituko da hiru galdera nagusiren bueltan: Euskararen errepublika zergatik, nola eta nolakoa - 12:45ean, Ama Lurra plazan, ekitaldi politikoa izango da. - Ondoren, azaroaren 4an, euskararen erasoen aurka Bilbon egingo den manifestaziorako atxikimendu argazkia aterako dugu. - Jarraian, joaldunak kalez kale. - 13:30ean, bazkaria.- Arratsaldean, gaurkotasuneko eta interesa sor dezaketen gaien bueltan, sei tailer egingo dira. Hiru tailerrez osatutako bi txanda egingo ditugu, beraz, norbanako bakoitzak bi tailerretan parte hartu ahal izango du. 1. txandako tailerrak (16:00-17:15): Kulturgintzaren transmisioa hezkuntzan Euskaldunon aurkako erasoen aurrean, zer? eta Zein toki du euskarak intersekzionalitatean? - 2. txandako tailerrak (17:30-18:45): Gazteok euskararen borrokan. Pantailak Euskaraz, ezinbesteko erronka eta Txispa batek sortzen du sugarra. Tokiko borrokak. - 19:00etan, elektrotxaranga. - 22:00etatik aurrera, kontzertuak: Yogurinha Borova, Gora etorri eta DJa.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean