2023/10/04 - 2023/10/07 15:06

Euskara ikasten aritu diren herritarrentzat dirulaguntza eskatzeko epe berria

Euskara ikasten aritu diren herritarrentzat dirulaguntza eskatzeko epe berria
Ibarrako Udaletxea, Ibarra

2022 2023 ikasturtean, ekainetik irailera bitarte, euskara ikasten edo hobetzen aritu diren ikasleentzat dirulaguntzen bigarren deialdia jarri du martxan Ibarrako Udalak.

Horretarako, bi dira bete behar diren baldintzak: Ibarrako udalerrian erroldatuta egotea, dirulaguntza xede den ikastaroak irauten duen bitartean, eta bestea, ikastaroko orduen %85 betetzea, gutxienez.

Urriaren 7ra arte aurkeztu daitezke dokumentuak.

Eskaera telematikoki eginez gero, Ibarrako Udalaren egoitza elektronikoan egin beharko da. Presentzialki egitekotan ordea, udaletxera bertaratu beharko dira erabiltzaileak 8:00tatik 14:00tara.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA