09:00-14:00 Bertako Haragien azoka. Salmenta eta informazio postuak (Trianguloa) 09:00-14:00 Bertako Haragien erreketa eta dastaketa / Txomin Parrilla (Trianguloa) 12.00-00:00 Foodtruckak bertako eskaintza gastronomikoarekin eta musika zuzenean! (Zumarditxikian) Kontzertuak: 13:00 Ane Martija 14:00 DJ Katanga 20:00 Bele 22:30 STR 23:30 DJ Katanga
11:00 Herri kirolak gazte asanbladakoen artean 14:30 Bazkaria herriko plazan Ondoren kantaldia DJ pitxitxiren eskutik Helduak: 12€ Umeak: 10€ Bazkaltzeko ostatuko paella Txartelak erosteko epea apirilak 30 (Tiketak: ostatuan, xaren eta trinketen) Bazkarirako gauzak etxetik eraman behar dira
11:30-13:00 Asteasuko kiroldegian. Izen ematea apirilaren 29a baino lehen. Irakaslea: Igor Usandizaga.
Ikastaroan erlearen lanaren, erlezaintzarako material ezberdinen eta erleen oinarrizko maneiuaren inguruan arituko gara. 14 orduko ikastaro teoriko eta praktikoa izango da.
Maiatzak 4, larunbata: 16:30 Txupinazoa eta Ximonen jaitsiera. Ondoren haur-jolasak (bukaeran askaria). 16:30 Mus txapelketa herrikoia (eskola zaharrean). 15:45-16:15 izen-ematea. 16:20 zozketa. 16:30 txapelketaren hasiera. (Orduz kanpo ez da izen ematerik onartuko, bikoteko partaide bat Asteasun erroldatutakoa izango da eta 16 urtetik gorakoentzat). 18:00 Magia Parrastan ikuskizuna (I. Ituño). 19:30 Obaneuke trikitilariak eta buruhandiak. 20:30 Parrillada eta barrikotea eskolako aterpean. 22:30 Zezen suzkoa. Ondoren Obaneuke trikitilariak. Txozna herrikoia egongo da.
Antolatzailea: Ana Yurd elkartea Hilabeteko 1.go larunbatean Berdura plazan eta 3. larunbatean Zerkausian. Postu bat eskatu edo informaziorako: 622412266 / ixitin@gmail.com
16:30 Haurrentzako puzgarriak eta txokolatada 21:00 Herri-afaria ganbaran 00:00 Gabezin taldearen kontzertua ondoren, DJ Nikolas Ormaetxea Goizaldera, gosaria
Ur Mara museoko fondoak. Sarrera dohainik da, baina aforoa mugatua izango du. Jarduera honetara joan nahi izanez gero, idatzi zuen izen eta telefonoarekin helbide honetara: urmara.alkiza@gmail.com. Ondoren, community food afaria (20€). Begetarianoentzako aukera ere egongo da. Lekua hartzeko: urmara.alkiza@gmail.com
Angel Caballero (Tolosa, 1912-1977) karikaturagile ezaguna izan zen herrian. Marraztea zen bere zaletasuna eta bere modeloak Tolosako herritarrak izan ohi ziren. Lapitza beti eskuan, edozein paper zen baliagarri, herritarren aurpegiak marrazteko.Iñaki Caballerok, artistaren ilobak, bere etxean aurkitutako material zaharrarekin osatutako bilduma ikusi ahal izango da Aranburu Jauregian: marrazkiak, zirriborroak eta apunte soilak. 80 karikatura baino gehiago, guztira. Karikaturizatutako pertsona horiek zeintzuk diren ezagutzeko eta antzekotasunak topatzeko aukera atsegina planteatzen du erakusketak.
Haurren dantza tailerra astertero apirilaren 30tik maiatzaren 28ra arte
Euskaraz bixi-bizi egitasmotik hainbat ekintza antolatzen dabiltza euskara sustatzeko eta oraingoan dantza latinoen ikastaroa egingo da. Herritar ugarik erakutsi dute hiru saioko ikastaroarekiko interesa. Maiatzaren 4ean 11ean eta 25ean kiroldegian izango dira eta Igor Usandizagak gidatuko ditu. Izena ematea apirilak 29a baino lehen