10:00-14:00 Bigarren eskuko objektuen gordailu salmenta. 10:00-14:00 Bigarren eskuko merkatua. 11:30-13:30 Artisau papera egiteko tailerra.
Ikastaroa praktikan jartzea, egunerokotasunerako plater errazak sortuz.
Azaroan zehar Zizurkilgo Bookface erakusketa ikusi ahal izango da Alegiako liburutegian. Zizurkilgo liburutegiko liburuzainak hainbat hilabetez ibili ziren azaletan aurpegi edo gorputz-zatiak zituzten liburuak aukeratzen, eta horiekin bat etorriko ziren herritarrak aurkitzen. Ondoren, argazkiak atera, eta apur bat egokitu zituzten. 30 lan baino gehiago osatu dira eta horiek egongo dira ikusgai Bookface erakusketan, astelehenetik ostiralera 16:30etik 19:30erako ordutegian.
Artista tolosarraren lana azaroaren 14tik abenduaren 13ra ikusi ahal izango da.
Intxurre pilota eskolak gabonetako pilota topaketaren 23. ekitaldia egingo du gabonetako oporrak baliatuz. Bertan parte hartu nahi duten gaztetxoek aste honetatik aurrera eman ahal izango dute izena Abaltzisketa, Alegia, Altzo, Amezketa eta Ikaztegietako ikastetxeetan zabalduko diren izena emateko orrien bidez. Norbaitek zalantzaren bat izango balu edo informazio gehiago nahiko balu, udakopelotaeskola2021@gmail.com helbidera idatzi dezake.