Ekitaldi honetan, Sabin Azua, EUSMEX-eko presidentea izango dugu gonbidatu berezi bezala gure artean eta bere eskutik “Ziurgabetasun garaian estrategiak sortuz” inguruko aurkezpen bat izango dugu. Horretaz gain, eskualdeko enpresa batzuei Tolosaldea Garatzenekin arlo ezberdinetan egindako lanagatik Lehiberri Aitortzak banatuko ditugu:Enpresa berritzailea, Talentuaren kudeaketa, Enpresa jasangarria, Enpresaren ibilbidea Bukatzeko, networking espazio bat izango dugu enpresen arteko harremana sustatzeko, lankidetza aukerak sortzeko eta enpresak bata bestearengandik gertuago sentitzeko. Izen-emateak hemen.