Irailaren 12tik 14ra ospatuko dira Kalebeherako festak. Egitarauak baditu hainbat hitzordu klasiko eta horietako bat izaten da zinta karrera. Aurten irailaren 13an egingo da eta antolatzaileek zintak egiteko deialdia zabaldu dute. Zintak egitera animatzen diren herritarrek estankoan utzi ditzakete eta norbaitek zintak erosteko materiala beharko balu, estankoan bertan eskuratu dezake. Antolakuntzatik herritarrak zintak egitera animatu nahi dira.
Irailaren 13an, larunbata, Bertako Igogailuak Sariaren bosgarren ekitaldia jokatuko da Elorri futbol zelaian. Intxurreko eta Segura Aizkorriko talde ezberdinen arteko bost partida jokatuko dira egun osoan zehar.
Irailaren 13an UTT Erronka mendi lasterketa igaroko da Alegiatik. Alegian anoa postu bat egongo da plazan eta parte hartzaileei dutxatzeko aukera ere eskainiko zaie kiroldegian. Bada, egun horretan aipatu bi puntuetan egoteko 15 bolondres behar ditu antolakuntzak. 11:00etatik 15:00etarako ordutegian egon beharko lukete bolondres horiek. Interesatuek alegiakoudala@gmail.com helbidera mezu bat idatzi dezakete izena eman nahi dutela adieraziz. Bolondres guztiek dagokien asegurua izango dute eta egun horretan gauean Iruran egingo den bolondresen afarira gonbidatuta egongo dira.
16:30 Sega txapelketa herrikoia nazioarteko eran. Ondoren, Txakolin dastaketa.
Emakumeak oholtzan: Iraia, Dudik-pe, Ayve, Alarma Morea eta Erreuginak.
2025-2026 ikasturteko ikastaro eta zerbitzuetan izena emateko izen-emate orria udaletxean aurkeztu behar da (orriak udaletxean eta kultur etxean daude eskuragarri).
2026ko herriko egutegiak egiteko, argazki lehiaketa egingo da. Egutegiak abenduan banatuko dira, eta irabazleak saria izango du. Gaia: Orendain Argazkiek horizontalean ateratakoak izan behar dute. Parte hartzaile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkez ditzake. Argazkiak udala@orendain.eus helbidera bidali, azaroaren 2a baino lehen. Mezuan adierazi egilearen izen-abizenak eta argazkia zein hilabetetan ateratakoa den.
ORDUTEGIA: Astelehenetik ostegunera: 10:00-14:00. Ostiralean: 10:00-14:00 eta 18:30-20:30. Igandean: 11:30-13:30.