2025/09/13 11:00 - 15:00

UTT Erronka mendi lasterketarako 15 bolondres behar dira irailaren 13rako

UTT Erronka mendi lasterketarako 15 bolondres behar dira irailaren 13rako
Alegia

Irailaren 13an UTT Erronka mendi lasterketa igaroko da Alegiatik. Alegian anoa postu bat egongo da plazan eta parte hartzaileei dutxatzeko aukera ere eskainiko zaie kiroldegian. Bada, egun horretan aipatu bi puntuetan egoteko 15 bolondres behar ditu antolakuntzak. 11:00etatik 15:00etarako ordutegian egon beharko lukete bolondres horiek. Interesatuek alegiakoudala@gmail.com helbidera mezu bat idatzi dezakete izena eman nahi dutela adieraziz. Bolondres guztiek dagokien asegurua izango dute eta egun horretan gauean Iruran egingo den bolondresen afarira gonbidatuta egongo dira.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA