Ekainak 29 larunbata. San Pedro Eguna: 10:00 Diana 11:00 Meza nagusia. Ondoren Dantza-soka, pilota eskolako finalak eta hamaiketakoa. 18:00 Kalejira: herriko trikitilariak, txistulariak, Usarrabi koroa, buruhandiak eta erraldoiak. 18:30 Sagardo dastaketa. Herriko haurrentzat sagar jolasak plazan. 19:00 Patata tortila txapelketaren sari banaketa. 22:30 Suzko zezena. 23:30 Kaos Etiliko+DJ Fresa Morango
10:00-10:30 Ateen irekiera. Sarreran edizio honetako KLIK Programaren testuinguruan gauzatu diren jardueretan bizitako esperientziak jasotzen dituzten panelekin seinaleztatutako erakusketa egongo da. 10:30-11:00 Ongietorria eta lehen ekintza esperimentala: "Aurreiritziak hautsiz". Desberdinak konektatzea eta elkarren artean amankomunean dutena aurkitzea ditu helburu esperientziak. 11:00-12:40 Jolas parte-hartzaileak: harremanen inguruko hausnarketa ikuspegi desberdinak landuz. Adinen araberako 5 guneetan banatuta egongo da eta gune bakoitzean jolas desberdin bat egingo da. 12:45-14:00 Mahai-ingurua: mokaduak eta konexioak. 14:00 Jardunaldiaren itxiera eta elkartrukea: etorkizunean elkar laguntzeko opariak.
11:00 - Meza nagusia. Ondoren hamaiketakoa elkartean 12:00 - Umeen jolasak 14:00 - Umeen eta gurasoen arteko bazkaria 17:30 - Gazteen arteko herri kirolak 21:00 - Herri afaria elkartean. Ondoren Joxe Mendizabalek alaituko du gaua.
12:30 - Meza Nagusia. Ondoren - Hamaiketakoa eta trikitilariak. Arratsaldean - Trikitixa iluntzerarte.
13:00 Star Blues (Lopez Mendizabal) 18:30 Ander Zubillaga (Zerkausia) 19:30 Joan Pau Cumellas Band (Plaza Berria) 23:00 Billy Branch (Plaza Berria)
Kuadrilla arteko 3x3 saskibaloi torneoa. Ekainaren 29an 16:00etan Larraitz auzoko plazan.
Elorri Aldapa saskibaloi taldeak kuadrilla arteko 3x3 saskibaloi txapelketa egingo du ekainaren 29an. 16:00etan hasiko da lehia Larraitz auzoko plazan eta parte hartu nahi dutenek elorri.aldapa@gmail.com helbidera idatzi beharko dute. Talde bakoitzeko gehienez bi federatuk hartu ahal izango dute parte eta taldeko 25 euro ordaindu beharko dira.
16:30 Eskolarteko txirrindulari lasterketa herrian zehar.
Biblioporrak 0-16 urte bitarteko haur eta gazteengan irakurtzeko ohiturak sustatzeko helburuarekin jaio zen. Egun, Tolosako ikastetxe guztiek hartzen dute parte. Ekintzari eta ikastetxeen lankidetzari esker, Tolosako haur eta gazte askorengana hurbiltzea lortu dugu eta nabarmen murriztu dira gustuko liburuak aurkitzeko garaian izaten dituzten oztopoak. Urtero, ekainaren hasierarako, bost liburu-zerrenda egiten ditugu: HH, LH1. zikloa, LH2. zikloa, LH3. zikloa eta DBH. Hautaketa oso zabala da: badaude irakurterrazak diren liburuak, zailagoak direnak, modan daudenak, bereziak... Helburua da irakurle-mota guztiek gustuko liburua topatzea eta apurtzea hain zabaldua dagoen uste oker hau: “irakurtzea ez zait gustatzen”. Zerrendak eskola guztietara bidaltzen ditugu, eta, salbuespenak salbuespen, gurasoei banatzen zaizkie eskolako emaitzekin eta txostenekin batera. Gidetan aipatutako liburuak haur liburutegiko ganbaran jartzen ditugu, adinaren eta hizkuntzaren arabera banatuta, erakustoki berezi batzuetan, oporretako interesgune bat sortuz. Orokorrean, haurrek eta gurasoek oso gustukoa dute interesgunea aukeraketa errazten duelako eta liburuak alda daitezkeelako, nahi adina aldiz, gustukoa topatu arte.
Benjaminak eta Alebinak Ekainaren 22tik-30 arte Usabal Kiroldegia
Eva Mena artistak FUTURO erakusketa aurkeztu du GKo Galerian, Gazan haurtzaroak pairatzen duen genozidioa azpimarratuz. Aurkezpen eta topaketa bat egingo da artistarekin, uztailaren 12an, 19:30ean, galerian. Bertan, Palestinako hainbat horma-irudi margotzen izandako esperientziak, Gazako egungo egoerari buruzko gogoetak eta Palestinako herriaren etorkizunari buruz hitz egiteko gonbidapena kontatuko ditu.
Erakusketa Hiru tabernan ikusgai egongo da, astegunez 17:30etatik aurrera eta astebukaeratan 12:00etatik aurrera.