Ikatz-ziriz egindako erretratuak biltzen dituen erakusketa.
HH1-HH3. Izen ematea azaroak 6tik 13ra. Mestiza elkartearen eskutik.
Agurtzane Belaunzaran berrobitarrak urteak pasa ditu bidaien joan-etorrian, Euskal Herria eta muduaren arteko mugetan; plazerez hasieran, eta lanbidez gero. “Urrunean eta gertuan bizitutako esperientziak eta ezagututako gizon-emakumeek, mundua ulertzeko aldatuz joan diren begi berriak eman dizkidate. Besteak eta besteena ezagutzeko grinak eraman nau hara eta hona ibiltzera. Ibilbide horretan, ikasitakoek mundua hankaz gora jarri didate eta galderaz bete burua.”
Fermin Muguruzak zuzendutako dokumentala. Ibaiaren alde bateko eta besteko ekintzaileei ahotsa emateaz eta aurpegia jartzeaz gain, bizitza galdu zutenak ere gogoratzen ditu lan honek.