2023/11/14 19:00

Hitzaldiak

"Munduminez" Agurtzane Belauntzaran

"Munduminez" Agurtzane Belauntzaran
Herri eskolako aretoan, Irura

Agurtzane Belaunzaran berrobitarrak urteak pasa ditu bidaien joan-etorrian, Euskal Herria eta muduaren arteko mugetan; plazerez hasieran, eta lanbidez gero.

“Urrunean eta gertuan bizitutako esperientziak eta ezagututako gizon-emakumeek, mundua ulertzeko aldatuz joan diren begi berriak eman dizkidate. Besteak eta besteena ezagutzeko grinak eraman nau hara eta hona ibiltzera. Ibilbide horretan, ikasitakoek mundua hankaz gora jarri didate eta galderaz bete burua.”

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA