10:00-19:00 3x3 Nesken bolei txapelketa ferialekuan. (Toloboley) 11:00 Gure Zirku-ko karpa txikian, haurrentzako zirko tailerra. 17:00 Haur jolasak. 18:00 Buruhandiak eta entzierroa "zezen" txikiarekin. (Moyua abeltzaintza) 18:30 Txokolate jana. 19:30 Nesken bolei txapelketako sari banaketa. 23:00 "Gabenara" erromeria taldea. Ondoren, DJ Jotatxo.
Euskal Herriko hainbat herritako erraldoien topaketa egingo da.
Tolosaldeako kideentzat bideratua izango da. 16 urtetik gorakoentzat zuzendurikoa eta Toloboleieko jokalaria denentzat (guraso baimena beharko da 18 urte arte jolastu ahal izateko). Hondartzako arauak izango dira kontutan jokatzerakoan.
10:00 Saltsan egindako txanpiñoi kazola erraldoiaren prestaketa, Trianguloan. 11:00MIKOLOGIKA azoka, Trianguloan. -Perretxiko desberdinekin sukaldatutako pintxo dastaketa.-Tolosaldeko ikasleek Aranzadi Zientzia Elkarteko kideen laguntzarekin bezperan bildu eta sailkatutako perretxikoekin sortutako erakusketa.-Haurrentzako eskulan tailerra, Mikologika Totebag poltsen margotzea.-Zenbat kilo?, perretxikoz osatutako otarraren pisua asmatzeko lehiaketa. 11:30 Radio Rebelde taldearen kontzertua Trianguloan.
16. Urteurrena 11:30 Txakur-kirol detekzio erakustaldia, Adrian Gomez eta Urubi usaimen taldearekin. 12:30 OPari zozketa banaketa animaliekin etorri den jendearen artean.
Ipuin kontaketa Plazida Otaño liburutegian, Natuaren erritmoan programazioaren baitan. Edurne Mitxeok egingo du Gau beltza kontaketa.
2023ko urriaren 21ean, larunbata, Tolosako Musika Bandak UDAZKENEKO kalejira eskainiko du Tolosako kaleetan zear 11:30tatik aurrera. Ibilbidea hurrengoa izango da: Gorriti- Kale Nagusia- Plaza Zaharra (geldiunea)- Zerkausia- Trianguko (Geldiunea)- San Frantzisko - Xare (Geldiunea) - San Frantzisko - Trangulo (Geldiunea denboaren arabera) - Errementari - Plaza Berria.
EGITARAUA: 15:30ean, dortsalak jasotzea. 16:00etan, Tolosatik irteera SKATING estiloan. 16:10ean, KLASIKO estiloan. Lasterketan kaskoa eramatea derrigorrezkoa da. Izen-ematea: uzturre@hotmail.es
Urriaren 21ean harrijasotzaileen XVI. Txintxarri Saria jokatuko da Alegiako plazan. Gizonezkoen hiru bikotek hartuko dute parte: Urra eta Izeta IV batetik, Azpiazu eta Lartain bestetik eta azkenik Telleria IV eta Gari Garmendia. Euskadiko txapelketako lau harri motarekin jokatuko da saria: -125 kiloko errektangularra. -125 kiloko kopa. -112,5 kiloko kubikoa. -100 kiloko bola. Jaialdiaren hasieran, amaieran eta ariketen artean tartekatuta, emakumezkoak ere ariko dira plazan. Ainitze Zumeta eta Maddi Gesalaga harrijasotzaileen lana ikusteko aukera izango da.
Loatzo musika eskolak, azaroaren 22ko Santa Zezilia eguna aitzaki hartuta, azaroaren 19tik 24ra musika astea antolatu du mankomunitatea osatzen duten herri guztietan. Irurako emanaldia programa horren barruan kokatzen da.