2023/10/21 17:30 - 20:30

Harrijasotzaileen XVI. Txintxarri Saria

Harrijasotzaileen XVI. Txintxarri Saria
Alegia

Urriaren 21ean harrijasotzaileen XVI. Txintxarri Saria jokatuko da Alegiako plazan. Gizonezkoen hiru bikotek hartuko dute parte: Urra eta Izeta IV batetik, Azpiazu eta Lartain bestetik eta azkenik Telleria IV eta Gari Garmendia.

Euskadiko txapelketako lau harri motarekin jokatuko da saria:

-125 kiloko errektangularra.

-125 kiloko kopa.

-112,5 kiloko kubikoa.

-100 kiloko bola.

Jaialdiaren hasieran, amaieran eta ariketen artean tartekatuta, emakumezkoak ere ariko dira plazan. Ainitze Zumeta eta Maddi Gesalaga harrijasotzaileen lana ikusteko aukera izango da.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA