Euskal Konfederazioak deitutako manifestaziora joateko autobusa antolatu du Galtzaundik

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi Tolosaldeko aza 06 Tolosaldea

Euskal Konfederazioak manifestazioa deitu du azaroaren 21erako, Baionan, ‘Euskararen garaia da’ lelopean. Galtzaundi Tolosaldeko Euskaltzaleen Elkarteak mobilizazioan parte hartzeko deia egin die herritarrei, eta horregatik, autobusa antolatu du bertaratzeko. 14:30ean abiatuko da Tolosako Santa Klarako geltokitik, eta 18:30ean itzuliko da Baionatik. Prezioa 10 eurokoa izango da eta autobusean bertan ordaindu beharko da. Hiru modu daude izena emateko: formulario hau beteta, 943 655 004 telefonora deituta edo Galtzaundiren egoitzara bertaratuta (Plaza Berria, 1, Tolosa).

Olaia Inziarteri elkarrizketa, Galtzaundin

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi Tolosaldeko aza 05 Tolosaldea

Olaia Inziarte musikari nafarra elkarrizketatuko du Antton Telleria komunikatzaile eta umoregileak. Solasaldia azaroaren 16an, 18:30ean, izango da Galtzaundiren egoitzan (Plaza Berria, 1).