Ireki da Mintzalaguna ekimenean izena emateko epea

Gustura praktikatuko al zenuke euskara egoera informal eta goxo batean?

Edo gustatuko al litzaizuke euskara praktikatu nahi duen norbaiten bidelagun izatea? Dagoeneko zabaldu da Mintzalaguna ekimenean izena emateko epea. Euskara ondo menderatzen duen pertsona bat eta hizkuntza praktikatu nahi duen lagun talde bat elkartzen dira modu boluntarioan astean ordubetez elkarrizketan aritzeko. Egun, taldeak daude Anoetan, Ibarran, Iruran, Tolosan, Villabonan eta Zizurkilen.

Nola har dezaket parte? 

  • Bidelaguna: euskara ongi edo erraz dakien pertsona da eta bere eginkizuna taldeari edo beste pertsonari euskaraz hitz egiten laguntzea eta solasaldia bideratzea da.
  • Bidelaria: euskara ikasten ari den edo bere maila hobetu eta praktika gehiago lortu nahi duen pertsona da.

Egitasmoa, ordea, hori baino askoz gehiago da. Ingurune akademikotik kanpo euskara erabiltzen hasteko edo gehiago erabiltzeko aukera bat da, epairik gabe, ebaluaziorik gabe, testuinguru eroso eta atseginean. Jende berria ezagutzeko aukera da, harremanak euskaratik eta euskaraz eraikitzeko, gure ikuspegia zabaltzeko, komunitate handi baten parte izateko. Euskarari ematen diogun aukera bat da, ezin izan dugulako nahibeste hitz egin, gure buruari mugak jarri dizkiogulako edota lotsa edo beldurra sentitu dugulako. Eta, zergatik ez, gure buruari ematen diogun aukera bat da.

Izen ematea zabalik

Egitasmoaren inguruko informazio gehiago nahi duena Galtzaundiko egoitzara etor daiteke edo jarri harremanetan: 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA