Iraia Cambra, Julen Unanue eta Luma Otaño izango dira protagonista Sormenetik-en

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi Tolosaldeko Euskaltzaleen Elkartea 2026ko maiatzaren 27a

Ekainaren 6ean izango da Sormenetiken urteko lehenengo saioa. Sormenari eta euskal kulturari buruz gogoeta egiteko saioak izan ohi dira Tolosako Zerkausiaren azpialdean antolatzen direnak.

2026ko lehen saioa ekainaren 6ean egingo da eta oraingo honetan, gazte sortzaileei emango zaio tartea. Horretarako, Iraia Cambra,  Julen Unanue  eta Luma Otaño elkarrizketatuko ditu Alexander Padilla kazetariak. Hitzordua 12:00etan hasiko daTolosako Zerkausiko azpialdean TAK arraun klubak duen gunean.

Zer da Sormenetik?

Tolosako kale erabilera neurketek adierazten dutenez, euskara indartsuen larunbateroko azokaren bueltan dago eta Sormenetiken bitartez euskara indartsuen dagoen guneari hauspo berria eman nahi zaio. Bestetik, kultur espresio ezberdinak gune berean batu asmo dira, kultur hausnarketarako eta heziketarako gune bilakatu eta bateko eta besteko herritarrak eta kultur espresioak ezagutzera emateko. Hori dela eta, euskara, sorkuntza eta azoka elkarren artean aberasteko, Sormenetiken edizio berri honetan ere publikoak euskal sortzaileen ikuspegia zuzenean jasotzeko aukera izango du.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA