Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak Euskal Herri osorako diseinatutako kanpainari jarraiki, euskararen erabileraren inguruko kontzientzia pizteko kartel erraldoiak jarriko dira herrietan ‘Euskaraz e(ra)egin’ lelopean. Leloen esanahi bikoitzekin jolastuz, hiru mezu zabalduko dira: Guri toki guztietan egitea gustatzen zaigu / Noiztik ez duzu egiten? / Zuk uste baino jende gehiagok egin nahi du zurekin.
Kanpaina komunikatibo horrez gain, horma-irudi bat osatzeko proposamena helarazi die Galtzaundik eskualdeko herriei. Bertan, konpromiso pertsonalak eta kolektiboak idatziko dituzte herritarrek, euskaraz non eta norekin egingo duten eta zein eremu edo esparrutan eragin nahi duten azpimarratuz. Herritarrak herriko plazetan jarriko diren paneletara gerturatu eta horma-irudi kolektibo bat osatzea da helburua, idatziz galdera honi erantzunez: Non/norekin egin/eragin nahi duzu?.
Pizkunderako erronkarekin bat
Ukaezina da euskarak hainbat zailtasuni eta arriskuri egin behar diela aurre. Tolosaldean, esaterako, duela urte batzuketatik hona, euskararen arnasgune ziren herrietan atzerakada nabari da, eta gaztelaniak gero eta presentzia nabarmenagoa du herri gehienetako egunerokoan. Kontrara, horren euskaldunak ez ziren herri handienetan joera bestelakoa da eskualdean. Bestalde, Euskalgintzako eragileek Euskal Herriko euskararen erabilera 10 urtean %15etik %20ra igotzeko erronka jarri dute, eta, horretarako, ezinbestekoa da euskara elkarte eta taldeak, euskaldunak eta euskaltzaleak batera aktibatzea.
Estrategia horren barruan kokatu du eskualdeko euskaltzaleen elkarteak euskararen eguneko proposamena. Izan ere, pizkundea lortzeko bidean, euskaldun eta euskaltzaleak aktibatzeko beharra dagoela aldarrikatu du Galtzaundik: “Aktibatu gaitezen herriz herri, eta antolatu gaitezen Euskal Herri osoan. Egin dezagun toki guztietan denok batera”.
Jarraian dituzue eskualdeko herrietako egitarauak:
- ADUNA
- Abenduak 2, asteazkena. 17:00. Ipuin kontaketa liburutegian 3-8 urte arteko helduentzat.
- Abenduak 3, osteguna. 14:30. Herri kirolak frontoian ikasleekin. 16:00. Merienda elkartean. 19:00. Argazki Rally erakusketa eta sari banaketa Kultur Aretoan. 19:30. Euskaraz e(ra)gin kanpainaren aurkezpena plazan eta ondoren pintxo pote Kantu Kalejira.
- Abenduak 4, ostirala. 09:00. Azoka posturako arabiar/euskara karteltxo berriak opari Malik lagunari.
- ALEGIA
- Abenduak 3, osteguna. 18:00. Talo tailerra plazan. Bitartean, horma-irudia jarriko da plazan herritarrek beraien ekarpenak egin ditzaten.
- ALTZO
- Abenduak 3, osteguna. 16:30. Plazan. Adierazpenaren irakurketa, Egingo Dugu murala eta jolasak.
- AMASA-VILLABONA
- Abenduak 3, osteguna. 11:00etatik aurrera horma-irudia osatzeko aukera izango dute herritarrek Berdura plazan.
- AMEZKETA
- Abenduak 3, osteguna. Horma irudia osatzeko aukera izango dute herritarrek (Goizean Zumadi eskolako haurrek, arratsaldean Kultur-Etxera doazen herritarrek eta abenduak 4 arratsaldean plazan herritarrek betetzeko aukera)
- ANOETA
- Abenduak 3, osteguna. Goizean hainbat ekimen egingo dituzte Ikastolan. 15:00. Emanaldia borobilean, gonbidatu bereziarekin. 16:30. Kalejira poxpotxarangarekin, trikitalariekin, Argitxo erraldoiarekin eta erraldoiekin. Ondoren. Ekitaldia, txokolatada eta horma-irudiaren hasiera plazan. 18:00. Errigora dokumentalaren proiekzioa Lasarbe aretoan (horma-irudia betetzeko aukera egongo da).
- ASTEASU
- Abenduak 3, osteguna.
- Eskolan. 11:45-12:30. Jolasak zikloka. 15:00-15:30. jolasak kidez kideko lagunekin. 15:30. Ekitaldia: kantuen emanaldia.
- Herrian. 19:00. ‘Euskarari buruzko hausnarkezkak II’ solasaldia, Amaia Agirrek gidatuta. Parte-hartzaileak: Joxe Angel Sarasola (Herri kiroletako esataria), Aritz Segurola (Entrenatzailea), Ainhoa Bakero (futbolri ohia) eta Laida Balerdi (futbolaria).
- Abenduak 3, osteguna.
Horma irudia osatzeko aukera izango da eskolan abenduaren 2an eta 3an, eta udaletxeko arkupetan abenduak 3 arratsaldean eta abenduaren 4an.
- ELDUAIN
- Azaroak 28, larunbata. 18:00. ‘Ama, begira zazu’ antzezlana Elduaingo elizan
- Abenduak 3, osteguna. 18:30. Horma-irudia osatu, adierazpen irakurketa, txokolatada eta argazki lehiaketako sari-banaketa Biltokiko liburutegian
- IBARRA
- Abenduak 2, asteazkena. 19:00. Zerbait sartu zait begian Imanol Epelderen bakarrizketa Kultur Etxeko areto nagusian Hauspoaren eskutik.
- Abenduak 3, osteguna. 11:00etatik aurrera Ibarrako plazan Gaztezuloren eskutik: HHkoentzat txokoa, LHkoentzat ginkana erraldoia eta DBHkoentzat bola eta toka txapelketa Emeterio Arresen. 16:30. Haurrentzat herri kirolak, Alararen eskutik Ibarrako plazan. 18:30. Kantu jira eta jarraian gaztain jana, Loatzoko trikitilari eta panderojoleek lagunduta Uzturpe ikastolaren eskutik.
- IKAZTEGIETA
- Abenduak 3, osteguna. 18:00. Pako belea konpartsa eta kantu jirakoekin kalejira. Euskararekiko konpromisoen horma irudia beteko dugu elkarrekin.
- LARRAUL
- Abenduak 2, asteazkena. 18:30. ‘Euskara eta biok’ liburuaren aurkezpean Andre Bella egilearekin udal liburutegian.
- Abenduak 3, osteguna. 15:45. Gaztain jatea eta kantuak Larraulgo Herri Eskolak antolatuta. GP Txo!koen laguntzarekin, guraso eta senideei irekia eskolan. Bi egunetan zehar herrian zehar horma-irudia izango da osatzen joan gaitezen.
- LIZARTZA
- Abenduak 3, osteguna. 18:30. Euskara Lizartzan: norantz goaz eta zer egingo dugu? Maier Ugartemendiarekin udal aretoan.
- ORENDAIN
- Azaroak 29, igandea. 11:00. Familientzako herri kirolak Urritzondo pilotalekuan. 12:30. Ekitaldia eta poteoa plazan. 14:00. Bertso bazkaria Eltxo elkartean (Bertsolariak: Andoni Egaña eta Onintza Enbeita. Gai jartzailea Amaia Agirre).
- ZIZURKIL
- Abenduak 9, 18:30. ‘Esnatu ala hil’ liburuaren aurkezpena Gari Goikoetxearekin Plazida Otaño liburutegiko gela balioanitzean.