Arantzazu Lizartzaren ‘0 negatiboa’ poesia liburua landuko da abenduko Tertulia Literarioan

Arantzazu Lizartzaren ‘O negatiboa’ poesia liburua izango da abenduko Tertulia Literarioko irakurgaia. Abenduaren 16an izango da saioa, 19:00etan, Galtzaundiren egoitzan (Plaza Berria, 1), eta idazleak ere saioan parte hartuko du.

Nola josten da eguneroko bizitza ospitaleko bizitzarekin? Nola josten dira eguneroko ogi barra erostera joatea, laneko nekea, toki denetara berandu iristeko premia, alokairuaren prezioa, lagunekin harturiko zerbezak, ingurukoen desira eta beharrak eta ospitaleko biztanle ajatuak, heriotzaren usaina, bisturi mota denak, jaioberrien poza, desinfektante usaina eta, berriz ere, ingurukoen desira eta beharrak? Medikua den idazlea da Arantzazu Lizartza, idazlea den medikua. Eguneroko ertzetan aurkitu du poesia idazteko materiala. Eta ospitaleko begiradetan poesia idazteko aitzakia. Hau du bere lehen liburua.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA