Nafarroa Oinezera joateko autobusak antolatu ditu Galtzaundik

Urtero gisan, Nafarroa Oinez jaira joateko autobusak antolatu ditu Galtzaundik. Vianako Erentzun Ikastolak eta Zizur Txikiko San Fermin Ikastolak antolatu dute elkarlanean aurtengo jaia, eta urriaren 18an izango da Zizur Nagusian.

Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Ikaztegieta, Irura eta Tolosatik zuzenean joateko aukera izango dute herritarrek. Autobusean izena emateko azken eguna urriaren 14a da, eta prezioa 15 eurokoa da (Galtzaundikide edota Atarikideek 13 euro). Autobusak 9:00etatik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 19:00etan izango da Zizur Nagusian.

 Izena emateko lekuak hauek dira:

 Hauek dira autobusen irteera lekuak herriz herri:

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA