10:00 Diana Lizardi Txistulari taldearekin 11:30 Haurren arteko pelota partiduak 12:30 Txakolin eta pintxo dastaketa. Partaideak:- Basa Lore (Zarautz)- Gaintza (Getaria)- Hika (Villabona)- Inazio Urruzola (Alkiza)- Mokoroa (Zarautz) 16:30 Mus Txapelketa Txirrita Elkartean. Izen-ematea doan (herrikoak ez direnentzat ere irekia) 17:00 ERRONKA plazan: Lizartza - Orexa 19:00 Kontzertua: Demode Quartet 21:00 "Bokadillo" jana (Zuk bokata, guk txotx !)
11:00 Umeen pelota partiduak12:00 Paella Lehiaketa17:30 Herri KirolakOndoren Larrañaga eta Ostolazaren eskutik erromeriaEARRA FoodTrack-arekin mokadutxoak jateko aukera
11:00- Meza 12:30- XXXIII. Txirrindulari igoera 18:00- III. Larrañeta harria eta II. Bedaio harria txapelketa Ondoren- Bedaioko ingurutxoa
Irailaren 1ean irekiko da 2026-2027 ikasturterako Irurako Udalak antolatutako kultur eta kirol jardueretan eta Jabekuntza Eskolako ikastaroetan izena emateko epea. Irailaren 13ra arte egongo da zabalik. Kultur eta kirol jarduerei dagokienez, haur eta nerabeentzako zein helduentzako eskaintza prestatu du Udalak. Helduentzako kultur eta kirol jarduerak. Haur eta nerabeentzako kultur jarduerak. Jabekuntza Eskolan, berriz, bi talde izango dira ikasturte honetan: Ongizate emozionala eta Amen taldea. Bi jarduerak doakoak izango dira, eta gehienez 16 emakumek parte hartu ahal izango dute talde bakoitzean. Irailaren 1ean beste albiste bat argitaratuko da udalaren webgunean, izena emateko formularioekin eta beharrezko informazioarekin.
Irailaren 1etik 18ra egongo da zabalik euskara ikastaroetan izena emateko epea. Euskara ikasi edo hobetu nahi duten herritarrek Iruran bertan edo Tolosaldean ikasteko aukera izango dute. Irurako ikastaroen kasuan, taldeak gutxieneko ikasle-kopurua osatzen bada sortuko dira. Tolosaldeko eskaintzaren informazioa ere eskuragarri dago, eta ikastaroren bat interesatzen zaien herritarrek dagokion euskaltegiarekin edo Irurako Udalarekin jar daitezke harremanetan. Informazio gehiago behar izanez gero, Irurako Udaleko Euskara Zerbitzuarekin jar daiteke harremanetan astearte eta ostegunetan, 09:00etatik 15:00etara: 943 691 333 / 688 879 800 edo euskara@irura.eus. Informazio-orriak: Anoeta-Irura Tolosaldea
Eltxo tigrearen presentziaren inguruko laginketa bat jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak Alegian ekainaren 15ean. Azaroaren 15era bitartean luzatuko da eta laginketa horren helburua Alegian eltxo tigrerik bat ote dagoen zehaztea izango da. Bada, laginketa horretarako edalontzi moduko ontzi batzuk jarriko dira herriko hainbat puntutan. Ontzi horiek ura izango dute eta ez dira arriskutsuak inondik inora herritarrentzat. Laginketak irauten duen bitartean ontzi horiek dauden lekuan uztea eskatzen da, kendu gabe.
2026-2027 Ikasturteko ikastaro eta zerbitzuetan izena emateko on-line galdetegia bete edo izen-emate orria udaletxean aurkeztu behar da (orriak udaletxean eta kultur etxean daude eskuragarri). Adi! Irailaren 14tik 25era udal bulegoak itxita egongo dira, beraz, tarte horretan izen-emate orria buzoian sartu beharko da edo on-line galdetegia bete.
Asteasuko udal igerilekua ekainaren 13tik irailaren 6ra egongo da zabalik. Ordutegia 11:00etatik 20:00etara izango da. Igerilekuko abonu berriak eskatzeko edo urteko abonuak berritzeko, eskabidea bete eta udaletxean aurkeztu beharko da. Horrez gain, aurreko urteko txartelak ere eraman beharko dira aktibatzeko. Eskabideak udal webgunean eta udaletxean daude eskuragarri. Asteasuarrek ekainaren 1etik aurrera egin ahal izango dute izapidea. Asteasuarrek eta beste herrietako herritarrek, berriz, ekainaren 8tik aurrera eskatu ahal izango dituzte abonuak, soberako abonuak baleude. Udaletxeko ordutegia 09:00etatik 14:00etara izango da.
2026-2027 ikasturterako eskaintzan 3. adineko gimnasia, ciclo indoor, bodyfit, pilates, gazteentzako multitraining/ciclo indoor eta aire zabaleko entrenamenduak daude. Ikastaroak irailaren 21ean hasi eta 2027ko ekainaren 18an amaituko dira. Izena Usarrabi kiroldegian bertan eman daiteke, irekiera ordutegian, edo 943 69 34 00 telefono zenbakira deituta. Ikastaroen ordutegiak, prezioak eta gainerako informazioa eskuorrian kontsulta daitezke.
2026-2027 Ikasturteko ikastaroetara izen-emateko azken eguna, irailak 10 izango da. -lizartza@lizartza.eus -673905685 whatsappez -Udaletxeko bulegoan