2026/09/01 - 2026/09/13 00:00
Irailaren 1ean irekiko da 2026-2027 ikasturterako Irurako Udalak antolatutako kultur eta kirol jardueretan eta Jabekuntza Eskolako ikastaroetan izena emateko epea. Irailaren 13ra arte egongo da zabalik.
Kultur eta kirol jarduerei dagokienez, haur eta nerabeentzako zein helduentzako eskaintza prestatu du Udalak.
Jabekuntza Eskolan, berriz, bi talde izango dira ikasturte honetan: Ongizate emozionala eta Amen taldea. Bi jarduerak doakoak izango dira, eta gehienez 16 emakumek parte hartu ahal izango dute talde bakoitzean.
Irailaren 1ean beste albiste bat argitaratuko da udalaren webgunean, izena emateko formularioekin eta beharrezko informazioarekin.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.