09:00-10:00 Kotxe eta Moto klasikoen ongi etorria 11:00 Ibilbidearen hasiera13:00 Sari banaketa14:00 Bazkaria17:00 ARIMA SOULen kontzertua
10.00: Reiki saioa doan pertsona guztientzat. Gidaria Haritz Saez de Nanclares Reiki maisua izango da. Informazioa eta izen-ematea: 659 05 99 35.
10:00 Diana Lizartzako Gaiteroekin12:00 Haur krosa - Ibilbidea: Txirrita elkartea + frontoia + erreka ondokopasealekua + eskola + parkea + udaletxeatzea + Txirrita elkartea - 3 lasterketa: Txikiak: 2023-2020 (buelta bat) Haurrak: 2019-2016 (2 buelta) Gaztetxoak: 2015-2012 (4 buelta) Jarraian Haurren arteko sokatira 13:00 Lizartzako Gaiteroekin poteoa 17:30 Pelota partiduak:Landa - Olano / Perurena - Etxeberria ----------------Irribarria - Aizpuru / Altuna - Irazustabarrena 19:00 Sagardo eta pintxo dastaketa.Laguntzaileak: Goikoetxea sagardotegia, Martintxoenea sagardotegia, Txirrita Elkartea, Lizartzako Ostatua, Andresoro eta Isastegi sagardotegia 21:00 Afari herrikoia plazan: Helduen menua (30 €): Ganba entsalada, txanpiak saltsan, legatza frejitua (razio erdia), txerri karrilerak saltsan (razio erdia), gazta tarta, kafea eta txupito batTxotx zerbitzua egongo da! Haurren menua (15 €):Kroketak, xolomoa eta helatua OHARRAK: -Txartelak salgai ohiko lekuetan -Haurrak 14 urte arte-Norbaitek alergia edo intolerantziarik izango balu, Udalari jakinarazi-Afariaren prestaketa: Larrea Catering-Norbere kontura afaltzeko mahaiak eta aulkiak egongo dira eskuragarri 23:30 Zezen suzkoa 23:30 Kontzertua: Oilar Beltzak 01:30 Txinga desafioa 02:00 DJ Naza
10:30 Umeen txirrindulari lasterketa12:00 TOKA txapelketa (13 urtetik gora)17:30 Alkiza eta Xoxokako gazteen arteko Herri KirolakOndoren Sagardo Dastaketa22:00 Bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran, Xabat Illarregi eta Alaia Martin.Gai Jartzailea: Imanol ArtolaOndoren 3TTU erromeria
16:30- Haur jolasak 18:00- Alurr, Hamaikua ikuskizuna 21:00- Herri afaria 23:00- Asmatu jolasa Ondoren- Ansorregi eta Larrañaga Izer eta Alabier Goizaldera- Batxuri zopa eta txokolatea
Irailaren 1ean irekiko da 2026-2027 ikasturterako Irurako Udalak antolatutako kultur eta kirol jardueretan eta Jabekuntza Eskolako ikastaroetan izena emateko epea. Irailaren 13ra arte egongo da zabalik. Kultur eta kirol jarduerei dagokienez, haur eta nerabeentzako zein helduentzako eskaintza prestatu du Udalak. Helduentzako kultur eta kirol jarduerak. Haur eta nerabeentzako kultur jarduerak. Jabekuntza Eskolan, berriz, bi talde izango dira ikasturte honetan: Ongizate emozionala eta Amen taldea. Bi jarduerak doakoak izango dira, eta gehienez 16 emakumek parte hartu ahal izango dute talde bakoitzean. Irailaren 1ean beste albiste bat argitaratuko da udalaren webgunean, izena emateko formularioekin eta beharrezko informazioarekin.
Irailaren 1etik 18ra egongo da zabalik euskara ikastaroetan izena emateko epea. Euskara ikasi edo hobetu nahi duten herritarrek Iruran bertan edo Tolosaldean ikasteko aukera izango dute. Irurako ikastaroen kasuan, taldeak gutxieneko ikasle-kopurua osatzen bada sortuko dira. Tolosaldeko eskaintzaren informazioa ere eskuragarri dago, eta ikastaroren bat interesatzen zaien herritarrek dagokion euskaltegiarekin edo Irurako Udalarekin jar daitezke harremanetan. Informazio gehiago behar izanez gero, Irurako Udaleko Euskara Zerbitzuarekin jar daiteke harremanetan astearte eta ostegunetan, 09:00etatik 15:00etara: 943 691 333 / 688 879 800 edo euskara@irura.eus. Informazio-orriak: Anoeta-Irura Tolosaldea
Eltxo tigrearen presentziaren inguruko laginketa bat jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak Alegian ekainaren 15ean. Azaroaren 15era bitartean luzatuko da eta laginketa horren helburua Alegian eltxo tigrerik bat ote dagoen zehaztea izango da. Bada, laginketa horretarako edalontzi moduko ontzi batzuk jarriko dira herriko hainbat puntutan. Ontzi horiek ura izango dute eta ez dira arriskutsuak inondik inora herritarrentzat. Laginketak irauten duen bitartean ontzi horiek dauden lekuan uztea eskatzen da, kendu gabe.
2026-2027 Ikasturteko ikastaro eta zerbitzuetan izena emateko on-line galdetegia bete edo izen-emate orria udaletxean aurkeztu behar da (orriak udaletxean eta kultur etxean daude eskuragarri). Adi! Irailaren 14tik 25era udal bulegoak itxita egongo dira, beraz, tarte horretan izen-emate orria buzoian sartu beharko da edo on-line galdetegia bete.
Asteasuko udal igerilekua ekainaren 13tik irailaren 6ra egongo da zabalik. Ordutegia 11:00etatik 20:00etara izango da. Igerilekuko abonu berriak eskatzeko edo urteko abonuak berritzeko, eskabidea bete eta udaletxean aurkeztu beharko da. Horrez gain, aurreko urteko txartelak ere eraman beharko dira aktibatzeko. Eskabideak udal webgunean eta udaletxean daude eskuragarri. Asteasuarrek ekainaren 1etik aurrera egin ahal izango dute izapidea. Asteasuarrek eta beste herrietako herritarrek, berriz, ekainaren 8tik aurrera eskatu ahal izango dituzte abonuak, soberako abonuak baleude. Udaletxeko ordutegia 09:00etatik 14:00etara izango da.
2026-2027 ikasturterako eskaintzan 3. adineko gimnasia, ciclo indoor, bodyfit, pilates, gazteentzako multitraining/ciclo indoor eta aire zabaleko entrenamenduak daude. Ikastaroak irailaren 21ean hasi eta 2027ko ekainaren 18an amaituko dira. Izena Usarrabi kiroldegian bertan eman daiteke, irekiera ordutegian, edo 943 69 34 00 telefono zenbakira deituta. Ikastaroen ordutegiak, prezioak eta gainerako informazioa eskuorrian kontsulta daitezke.
2026-2027 Ikasturteko ikastaroetara izen-emateko azken eguna, irailak 10 izango da. -lizartza@lizartza.eus -673905685 whatsappez -Udaletxeko bulegoan