Gimnasioan astean behin eskaintzen den orientazio zerbitzuak aldaketa puntual bat izango du datorren astean. Normalean astelehenetan eskaintzen da zerbitzua baina datorren asteakn ostegunean eskainiko da, azaroak 6, 18:00etan. Azaroaren 10etik aurrera zerbitzuak astelehenetako hitzordua berreskuratuko du.
18:00. Beotibar pilotalekua. Errapetik Ahorainoko Bidea: familientzako esperientzia hezigarria. Behiak jeztetik esnekiak eraldatzera. Behiak jezteko simulagailua jarriko da eta gero natillak kozinatzen irakatsiko da. 5-10 urteko haurrentzat gomendagarria. Izen-emateak www.tolosakoazoka.eus/esneki helbidean.
Azaroan zehar Zizurkilgo Bookface erakusketa ikusi ahal izango da Alegiako liburutegian. Zizurkilgo liburutegiko liburuzainak hainbat hilabetez ibili ziren azaletan aurpegi edo gorputz-zatiak zituzten liburuak aukeratzen, eta horiekin bat etorriko ziren herritarrak aurkitzen. Ondoren, argazkiak atera, eta apur bat egokitu zituzten. 30 lan baino gehiago osatu dira eta horiek egongo dira ikusgai Bookface erakusketan, astelehenetik ostiralera 16:30etik 19:30erako ordutegian.