8:30 Orexa-Uitzi mendi ibilaldia. 14:00 Herri bazkaria ganbaran. Ondoren, Imanol eta Iñaki trikitilariak.
XXVII. Postu lehiaketa Herriko eta herritarren produktuez osatutako postuek bakarrik hartuko dute parte lehiaketan. Sari bakarra egongo da. XXXIV. Gazta lehiaketa Parte hartu nahi duten guztiek azaroaren 2an 10:00etan aurkeztu beharko dute norbere etxeko ardi-esnearekin egindako gazta. Izen-ematea eta ordainketa unean bertan egingo dira. I. Natila lehiaketa Natilak azoka lekuan aurkeztu beharko dira goizeko 11:00ak baino lehen. XIX. Animali erakusketa Edozein mota eta tamainako animaliak aurkez daitezke. Izen-ematea urriaren 12a baino lehen. XXVII. Bildots, ardi eta ahari lehiaketa Bakoitzak ardi, ahari eta bildots bana aurkeztu beharko ditu. Hiru sari emango dituzte. Izen-ematea urriaren 12a baino lehen.
Antzezalana, gazte eta helduentzat. Hizkuntza: Gaztelania. Jatorrizko ideia: Maite Guevara. Antzezleak: Txefo Rodríguez, Joseba Uribarri, Haizea Águila, Maite Guevara. Zuzendaritza: Pablo Ibarluzea, Borja Ruiz.
2026ko herriko egutegiak egiteko, argazki lehiaketa egingo da. Egutegiak abenduan banatuko dira, eta irabazleak saria izango du. Gaia: Orendain Argazkiek horizontalean ateratakoak izan behar dute. Parte hartzaile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkez ditzake. Argazkiak udala@orendain.eus helbidera bidali, azaroaren 2a baino lehen. Mezuan adierazi egilearen izen-abizenak eta argazkia zein hilabetetan ateratakoa den.