2025/11/02 11:00
XXVII. Postu lehiaketa
Herriko eta herritarren produktuez osatutako postuek bakarrik hartuko dute parte lehiaketan. Sari bakarra egongo da.
XXXIV. Gazta lehiaketa
Parte hartu nahi duten guztiek azaroaren 2an 10:00etan aurkeztu beharko dute norbere etxeko ardi-esnearekin egindako gazta. Izen-ematea eta ordainketa unean bertan egingo dira.
I. Natila lehiaketa
Natilak azoka lekuan aurkeztu beharko dira goizeko 11:00ak baino lehen.
XIX. Animali erakusketa
Edozein mota eta tamainako animaliak aurkez daitezke. Izen-ematea urriaren 12a baino lehen.
XXVII. Bildots, ardi eta ahari lehiaketa
Bakoitzak ardi, ahari eta bildots bana aurkeztu beharko ditu. Hiru sari emango dituzte. Izen-ematea urriaren 12a baino lehen.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.