Joste tailerrean parte hartzen duten herritar desberdinek urtean zehar eginiko lanak aurrez aurre ikusteko aukera.
Alegiako Irakurle Taldeak Ruben Ruizen ‘Beti Mugan’ liburua aztertuko du azaroaren 14an, ostirala, 17:00etatik aurrera liburutegian. Irakurle taldera batu nahi duen herritarren bat balego, saioak irekiak izaten direla gogorarazi nahi da eta bertan parte hartzeko ez da beharrezkoa liburua irakurrita joatea. Nora Urbizu Arozenak egingo ditu dinamizatzaile lanak eta saioak irauten duen bitartean liburutegia itxita egongo da.
Artistentzako ahalduntze jardunaldia: "Formakuntza: Artistaren estatutua". (Myriam Miranda) Hitzaldia: "Adimen artifiziala eta bere eragina musikan". (Ainara Legardon)
Dokumentalak minbiziaren errealitateari ikusgarritasunaeman nahi dio. Bertan, bularreko minbizia pairatu duten eta pairatzen ari diren Leitzako bost emakumeren testigantzak jasotzen dira, haien ingurukoen lekukotasunak eta mediku espezialisten iritziekin batera. Errelato eta memoriak emakume bakoitzak aukeratutako toki kuttunetan grabatu dira, baita familia kideenak nahiz espezialistenak ere.
| Otsaila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | |