08:00 Uitzi-Orexa ibilaldia (autobusa plazan) 14:00 Herri bazkaria ganbaran
Belauntzako baserriko produktuen, animalien, artisautzaren eta bigarren eskuko produktuen erakusketa, dastaketa eta salmenta.
10:00 Txistulariak 11:00 Aldi bereko xake partidak 11:00 Patata tortila lehiaketa 14:00 Bazkaria (bakoitzak berea emanda) 17:00 Tolosako erraldoi buruhandien konpartsa
Gure gizartean heriotza egunerokotasunetik kanpo dago oraindik, nahiz eta jakin iraungitze-data dakargula.Ikuskizunaren gidoia Enric Benito doktoreak heriotzaren prozesuari eta haren etapei buruz emandako hitzaldi baten hariari jarraiki egituratzen da. Horretarako, aktorearen eta pailazoaren lanak bat eginarazi ditugu, zuzeneko adierazpen poetiko eta musikalak lagunduta. SINOPSIA Bundak diagnostiko argi samarra jasotzen du: ez dago zer eginik eta heriotza berehalakoa da. Mor Bundaren kontzientzia da eta trantze honetan laguntzen saiatzen da. Bundak ez du joan nahi, orain ez datorkio ondo. Bi pertsonaien arteko elkarrizketak Bundaren barne-borroka islatzen eta ahotsa ematen du. Halaber, publikoari aukera ematen dio ukapenetik errendiziora eta entregara doan ibilbide horren lekuko izateko. Fase bakoitzak bere poesia du, eta horrekin batera Bundak eta Morek gidatzen gaituzte emozioen ibilera honetan. Bi zapi eta gitarra bat dira duten atrezzo bakarra, denetik behin betiko askatu aurretik. Pailazoak barre eragiten ez badu ere, umorea presente dago eta sortzen ari diren emozioak laguntzen ditu. Ikuskizun honek omenaldi bat eta esker oneko ekintza bat izan nahi du beren bizitzarekin eta hiltzearekin bizitza hazi eta maitarazi diguten pertsonentzat. Baita egunero hiltzeko prozesu ederrarekin lan egiten duten pertsonengan ere.
19:00 Musika emanaldia Jaione Olazabal eta bere familiaren eskutik
Kimua dantza kolektiboaren generoaren inguruko lanketa. Sarreraren prezioa 8€.