KZ Guneko tutoreak datorren urriaren 26an, osteguna, egingo du hurrengo bisita Alegiara. 18:15etik 20:00etara bitartean egongo da bertan eta tutoreari kontsultaren bat egin nahi diotenek horretarako aukera izango dute. Edozein zalantza argitzeko, izapide elektronikoetarako aholkularitza jasotzeko eta Metaposta bezalako zerbitzuetan laguntza jasotzeko baliatu daiteke tutorearen bisita.
Balerdipeko erleak hitzaldia Iñaxio Arin eta Mattin Jauregiren eskutik.
19:00 Auzolangintza ikus-entzunezkoa eta solasaldia Kaxoia dokumental-egileen eta Tolomendiko kideen eskutik
Alkoholiko Anonimoen Tolosako Uzturre taldeak, ostegunean, urriak 26, bilera irekia egingo du arratsaldeko 19:30etan, alkoholismoaren eta bere ondorio eta irtenbideen inguruan hitz egiteko. Bilera Tolosako San Esteban auzoan izango da, San Juan kaleko 20 portaleko bigarren solairuan. Alkoholismoari buruzko informazioa eskuratu nahi duen pertsona edo senide oro ongietorria izango da.