Bi ibilbide antolatu dituzte, eta bakoitza ordu ezberdin batean hasiko da: 8:00 Ibilbide luzea (33km eta 1523m+) 8:30 Ibilbide motza (20km eta 996m+) San Bartolome plazan elkartuko dira partehartzaileak. Aurrez izena ematen dutenek 5 euro ordainduko dituzte; egunean bertan egiten dutenak ordea, 10.
9:00 Diana herriko txistulariekin. 10:00 Trikitilariak auzoko baserrietan. 12:00 Kalejira auzoko txarangak alaituta. 14:00 Auzoko babarrun jatea. Ondoren: Dantzaldia eta karaokea Joxe Jabier Mendizabalen eskutik. Atsedenean, toka txapelketa eta amaieran bingoa.
Irteera: Txingudiko padurak Izen-ematea: biodibertsitategune@gmail.com
urrriak 22 igandea herriko plazan: 11:00 Haurren jolasak. 12:30-14:00 Herrialdeen janari postuak. 14:30-17:00 Kafeshow ekitaldia. Urtean zehar iritsitakoei ongietorria emateko topa. Kafeak eta gozoak. Bat-bateko koplak, euskaraz eta gaztelaniaz. Euskal dantzak: 7 jauziak, fandango eta arin-arina. Ecuadorreko dantzak. Mendebaldeko Afrikako dantzak (Kawadeni). 17:00 Piñata.
Irura Moretuz taldeak antolatuta, esparru anitzetako emakume artisauek osatutako II. Azoka izango da, bakoitzak bere erakustokian bere lanak aurkeztuko ditu eta bertaratuen artean salgai izango dira.
11:00 Gure Basoetako Perretxikoak ikastaroa, Aralarren (izen ematea beharrezkoa)Aranzadiko Mikologia Saileko kideekin Aralarreko basoetara irteera gure basoetako perretxiko eta onddoak ezagutzeko. Izen ematea: https://www.tolosakoazoka.eus/aralarrera-irteera/
12:00 Pako Belea konpartsaren kalejira 13:00 Jundajo txarangarekin bermuta 14:30 Konpartsakideen bazkaria elkartean
San Millan elizan bertso saioa eskainiko da. Aitor Bizkarra, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Oihana Iguaran izango dira abeslariak eta Saroi Jauregik egingo du gai-jartzaile lana. 14:00etan herri bazkaria egingo da.