Miriam Mendoza ipuin kontalariak eskainitako saioak. izen-ematea beharrezkoa: udala.tolosa.eus/liburutegia/ipuin-txokoa
Iñaki Artolak Asier Agirre izango du aurkari lau t’erdiko txapelketako lehen partidan. Ostiralean jokatuko da final zortzirenetako kanporaketa hori Agoitzen eta irabazlea final laurdenetako ligaxkan izango da. Altuna eta Elordi iazko finalerdietara sailkatu izanagatik jada multzo horretan daude eta laugarrena Elezkanoren eta Peña II.ren arteko partidako irabazlea izango da. Intxurreko pilotariek Gipuzkoako txapelketako partida bat jokatuko dute ostiralean 19:30ean Elorri pilotalekuan. Eskuz binaka gizonezkoen nagusien hirugarren mailan, Intxurre eta Eibar neurtuko dira.
Sarrerak aurrez 5€tan eta egunean bertan 8€tan
Ibarrako Kultur Lantegietan izena emateko epea astebetez luzatu da.
2022 2023 ikasturtean, ekainetik irailera bitarte, euskara ikasten edo hobetzen aritu diren ikasleentzat dirulaguntzen bigarren deialdia jarri du martxan Ibarrako Udalak. Horretarako, bi dira bete behar diren baldintzak: Ibarrako udalerrian erroldatuta egotea, dirulaguntza xede den ikastaroak irauten duen bitartean, eta bestea, ikastaroko orduen %85 betetzea, gutxienez. Urriaren 7ra arte aurkeztu daitezke dokumentuak. Eskaera telematikoki eginez gero, Ibarrako Udalaren egoitza elektronikoan egin beharko da. Presentzialki egitekotan ordea, udaletxera bertaratu beharko dira erabiltzaileak 8:00tatik 14:00tara.