Urriaren 5ean, osteguna, Alegiako irakurle taldeak saio berri bat egingo du. Jon Arretxe idazle basauriarraren Lyrica Garaia eleberria izango dute aztergai 18:00etatik aurrera liburutegian, Amaia Goikoetxeak gidatuko duen saioan.
Oso latza izan da liburuaren aurkezpena. Xabier Mendiguren idazleak eta Martxelo Otamendik izango dira partehartzaileak.
Urriaren 5ean, osteguna, Iker Iriarte Iribar alegiarrak eta Pablo Dendaluze Izagirre tolosarrak egin duten ‘Auzolangiltza’ dokumentalaren estreinaldia izango da 19:00etan zinean. Tolomendi, Tolosaldeko Landa Garapenerako Elkartearen enkarguz egin dute lana auzolanak historian zehar izan duen eta gaur egun duen garrantzia balioan jarri nahi izan dute. Auzolan eredu ezberdinak jaso dituzte, bai Euskal Herrikoak eta baita Euskal Herritik kanpokoak, Avila edo Maroko kasu. Hain justu ere, Avilako San Joan del Olmotik etorrita, Alegiako aurkezpenean parte hartuko dute bertako auzolanaren inguruko testigantza eman dutenek.
Ibarrako Kultur Lantegietan izena emateko epea astebetez luzatu da.
2022 2023 ikasturtean, ekainetik irailera bitarte, euskara ikasten edo hobetzen aritu diren ikasleentzat dirulaguntzen bigarren deialdia jarri du martxan Ibarrako Udalak. Horretarako, bi dira bete behar diren baldintzak: Ibarrako udalerrian erroldatuta egotea, dirulaguntza xede den ikastaroak irauten duen bitartean, eta bestea, ikastaroko orduen %85 betetzea, gutxienez. Urriaren 7ra arte aurkeztu daitezke dokumentuak. Eskaera telematikoki eginez gero, Ibarrako Udalaren egoitza elektronikoan egin beharko da. Presentzialki egitekotan ordea, udaletxera bertaratu beharko dira erabiltzaileak 8:00tatik 14:00tara.