Ibarrako eta Tolosako ikastetxeak lotuko dituen bizikleta bira egingo da azken urteotako ohiturari jarraiki, Intujai taldeak dinamizatuta, ikastetxeetara joateko eredu jasangarriagoak daudela frogatzeko asmoz. Ondoren, Bizikleta akrobazioak, zirko eta ponpa tailerrak eta merienda. Tolosa eta Ibarrako udalek antolatuta. Ibarrako plazan hasi, Tolosa zeharkatu eta Zumardiandian amaituko da.
Ibarrako eta Tolosako ikastetxeak lotuko dituen bizikleta bira egingo da, ikastetxeetara joateko eredu jasangarriagoak daudela frogatu asmoz. Intujai antzerki taldeak dinamizatuta, Ibarrako plazatik abiatuko da karabana, 16:45ean, eta Tolosa zeharkatu ondoren, Zumardiandian festa batekin amaituko da ekitaldia, 18:30ean.
Kontxako bandera bigarren aldiz irabaztea lortu ondoren, Otsobio Kirol Elkarteak Xubane Uribarrena herritarrari omenaldia eskainiko dio.
Mugikortasun jasangarria abiapuntu izanda, goizeko 8:40ean plazatik abiatuko da eskolara (irakasle, guraso eta ikasle) bizikleta, patinete eta oinez.
Matrikulazio epea irailaren 18an zabalduko da eta irailaren 30a izango da azken eguna. Ibarrako kultur etxean egin behar da matrikulazioa, astelehenetik ostiralera 10:30etatik 13:00era eta 16:00etatik 20:00etara Ikastaroak urriaren erdialdetik ekainaren erdialdera bitartean gauzatuko dira, eta ikasturtearen amaieran, egindako lanekin osatutako erakusketa antolatuko da kultur etxean.