09:30 5-12 urte bitarteko haur eta gazteen toka eta bola txapelketa, Ibarra Kirol Elkartearen eskutik, Emeterio Arrese parkean. 11:30 XXXVI. San Bartolome bozeto-lehiaketako eta IX. Diseinu-lehiaketako sari-banaketa, San Bartolome plazan. 11:45 Gazte kuadrillak plazan elkartuko dira. 12:00 Jaien hasiera: Suziri jaurtiketa Gaztezuloren eskutik. Jarraian, Ibarrako, Anoetako eta Irurako buruhandi eta erraldoien konpartsarekin batera, gazte koadrilen kalejira herrian barrena. 14:00 Gazte koadrilen bazkaria, San Bartolome plazan, herriko gurasoekprestatuta. 14:30 Gazte eguneko bazkaria, Emeterio Arrese parkean, Ibarrako Gazte Asanbladaren eskutik. 16:00 Haur eta gazteentzako jolasak, Txiribitu Astialdi taldearen eskutik, San Bartolome plazan. 16:30 Toka eta bola txapelketak, Ibarra Kirol Elkartearen eskutik, Emeterio Arrese parkean. 18:00 Sokadun bigantxak 16 urtetik gorakoentzat, Beheko Bideko zelaian. Parte-hartzea: 16 urtetik beherakoek ezingo dute parte hartu. Adin horretatik beherakoek ikusle bezala bakarrik parte hartu dezakete. 19:30 Txaranga bartoleroarekin kalejira herrian zehar, Ibarrako Gazte Asanbladaren eskutik. 21:00: Herri-afaria, San Bartolome plazan. 21:30: “Goazen euskaraokera” haur eta gazteentzat karaoke saioa, Emeterio Arrese parkean. 22:30: Zezensuzkoa, Emeterio Arrese parkean. *Gurasoei jakinarazten zaie zezensuzkoa borondatezko jarduera dela eta honek arriskuak dakartzala, eta tutoreak direla adingabeei gertatzen ahal zaizkien ezbeharren arduradunak. Parte hartuz gero, balio handirik gabeko sintetikoa ez den arropa ekartzea gomendatzen dugu, zezensuzkoaren txinpartekin erre baitaiteke. 00:00: Tapia eta Leturia band taldearen emanaldia, San Bartolome plazan.
MOZORRO EGUNA 12:00. Herri-kirol profesionalak plazan. Aizkolariak: Jakes Izeta V - Andoni Izeta VI. Harri-jasotzaileak: Hodei Izeta IV eta Izaro - Lierni eta Sara. Trontzalariak: Leire eta Alaitz - Ainhoa eta Maria Belen. Jarraian. Paella lehiaketa, paellak prest egon beharko du 13:45erako. 14:00. Txakolin dastaketa plazan. 17:00. Burrunba elektrotxaranga herrian zehar. 20:00. Nahi duenak disfrazen desfilea egiteko aukera izango du plazan. Ondoren. Saria emango diote mozorro onenari. 23:00. Erromeria Iratzar taldearekin. Atsedenaldian. Bingoa.
Eltxo tigrearen presentziaren inguruko laginketa bat jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak Alegian ekainaren 15ean. Azaroaren 15era bitartean luzatuko da eta laginketa horren helburua Alegian eltxo tigrerik bat ote dagoen zehaztea izango da. Bada, laginketa horretarako edalontzi moduko ontzi batzuk jarriko dira herriko hainbat puntutan. Ontzi horiek ura izango dute eta ez dira arriskutsuak inondik inora herritarrentzat. Laginketak irauten duen bitartean ontzi horiek dauden lekuan uztea eskatzen da, kendu gabe.
Asteasuko udal igerilekua ekainaren 13tik irailaren 6ra egongo da zabalik. Ordutegia 11:00etatik 20:00etara izango da. Igerilekuko abonu berriak eskatzeko edo urteko abonuak berritzeko, eskabidea bete eta udaletxean aurkeztu beharko da. Horrez gain, aurreko urteko txartelak ere eraman beharko dira aktibatzeko. Eskabideak udal webgunean eta udaletxean daude eskuragarri. Asteasuarrek ekainaren 1etik aurrera egin ahal izango dute izapidea. Asteasuarrek eta beste herrietako herritarrek, berriz, ekainaren 8tik aurrera eskatu ahal izango dituzte abonuak, soberako abonuak baleude. Udaletxeko ordutegia 09:00etatik 14:00etara izango da.
Asteasuko Azoka Berezia irailaren 27an egingo da, eta azokan postua jarri nahi dutenentzako izen-ematea zabalik dago. Deialdia Asteasutik kanpoko ekoizleentzat eta artisauentzat ere zabalik dago. Interesa dutenek irailaren 2a baino lehen eman beharko dute izena. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, kultura@asteasu.eus helbidera idatzi edo 626 235 884 telefono zenbakira deitu daiteke
Inaxio Begiristain Kultur eta Kirol Etxea eta liburutegiak oporrak izango dituzte datozen asteetan. Bi zerbitzuek uztailaren 30ean izango dute azken lan eguna eta kultur etxearen kasuan, irailaren 1ean irekiko dituzte ateak eta liburutegiak berriz, abuztuaren 24tik aurrera eskainiko du zerbitzua. Horrenbestean, liburutegiko erabiltzaileei gogorarazi nahi zaie uztailaren 30a izango dutela uda parterako liburuak hartzeko azken eguna. Beraz: KULTUR ETXEA Azken lan eguna: uztailak 30. Irekitze eguna: irailak 1 LIBURUTEGIA Azken lan eguna: uztailak 30 Irekitze eguna: abuztuak 24. Gimnasioko bazkideek txartelekin sartu ahal izango dute.