2026/08/21 9:30
09:30 5-12 urte bitarteko haur eta gazteen toka eta bola txapelketa, Ibarra Kirol Elkartearen eskutik, Emeterio Arrese parkean.
11:30 XXXVI. San Bartolome bozeto-lehiaketako eta IX. Diseinu-lehiaketako sari-banaketa, San Bartolome plazan.
11:45 Gazte kuadrillak plazan elkartuko dira.
12:00 Jaien hasiera: Suziri jaurtiketa Gaztezuloren eskutik. Jarraian, Ibarrako, Anoetako eta Irurako buruhandi eta erraldoien konpartsarekin batera, gazte koadrilen kalejira herrian barrena.
14:00 Gazte koadrilen bazkaria, San Bartolome plazan, herriko gurasoek
prestatuta.
14:30 Gazte eguneko bazkaria, Emeterio Arrese parkean, Ibarrako Gazte Asanbladaren eskutik.
16:00 Haur eta gazteentzako jolasak, Txiribitu Astialdi taldearen eskutik, San Bartolome plazan.
16:30 Toka eta bola txapelketak, Ibarra Kirol Elkartearen eskutik, Emeterio Arrese parkean.
18:00 Sokadun bigantxak 16 urtetik gorakoentzat, Beheko Bideko zelaian. Parte-hartzea: 16 urtetik beherakoek ezingo dute parte hartu. Adin horretatik beherakoek ikusle bezala bakarrik parte hartu dezakete.
19:30 Txaranga bartoleroarekin kalejira herrian zehar, Ibarrako Gazte Asanbladaren eskutik.
21:00: Herri-afaria, San Bartolome plazan.
21:30: “Goazen euskaraokera” haur eta gazteentzat karaoke saioa, Emeterio Arrese parkean.
22:30: Zezensuzkoa, Emeterio Arrese parkean.
*Gurasoei jakinarazten zaie zezensuzkoa borondatezko jarduera dela eta honek arriskuak dakartzala, eta tutoreak direla adingabeei gertatzen ahal zaizkien ezbeharren arduradunak. Parte hartuz gero, balio handirik gabeko sintetikoa ez den arropa ekartzea gomendatzen dugu, zezensuzkoaren txinpartekin erre baitaiteke.
00:00: Tapia eta Leturia band taldearen emanaldia, San Bartolome plazan.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.