11:30etan krosa Ondoren, buru handiak eta jolasak 14:00etan bazkaria herriko umeentzat 16:00etatik 19:00etara puzgarriak (Eguraldia lagun bada, uretakoak ere jarriko dira) 16:00tan XXXV. Mus Txapelketa zentroan (Izen ematea: 20 €./bikoteko)19:00tan Joxe Mendizabal DJ-arekin diskofesta 22:00etan Lau t´erdiko VI. Intxaur pilota txapelketako finalak emakumezkoetan eta gizonezkoetan. 22:30etan zezen suzkoa 00:00 etan Joxe Mendizabal DJ-a
06:30 Oilasko biltzaileen irteera. Eguerdian, oilasko jokoa eta dantza soka. 14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria. 19:55 Jaietako kartel lehiaketako sari banaketa. 20:00 "Lehena gora! Ongi etorri Kukurruku!" "Tokapelotas" kuadrillak eginda. 21:00 Herri afaria, Euskal Parrillak eskainita. 23:30 Trikidantz taldearekin erromeria.
11:30 - Haurren krosa12:00 - Buruhaundiak eta jolasak14:00 - Haurren bazkaria16:00 - Puzgarriak16:00 - XXXV. Mus txapelketa19:00 - DJ Joxe Mendizabal diskofesta22:00 - VI. Intxaur pilota txapelketako finalak22:30 - Zezen suzkoa00:00 - DJ Joxe Mendizabal diskofesta
Eltxo tigrearen presentziaren inguruko laginketa bat jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak Alegian ekainaren 15ean. Azaroaren 15era bitartean luzatuko da eta laginketa horren helburua Alegian eltxo tigrerik bat ote dagoen zehaztea izango da. Bada, laginketa horretarako edalontzi moduko ontzi batzuk jarriko dira herriko hainbat puntutan. Ontzi horiek ura izango dute eta ez dira arriskutsuak inondik inora herritarrentzat. Laginketak irauten duen bitartean ontzi horiek dauden lekuan uztea eskatzen da, kendu gabe.
Asteasuko udal igerilekua ekainaren 13tik irailaren 6ra egongo da zabalik. Ordutegia 11:00etatik 20:00etara izango da. Igerilekuko abonu berriak eskatzeko edo urteko abonuak berritzeko, eskabidea bete eta udaletxean aurkeztu beharko da. Horrez gain, aurreko urteko txartelak ere eraman beharko dira aktibatzeko. Eskabideak udal webgunean eta udaletxean daude eskuragarri. Asteasuarrek ekainaren 1etik aurrera egin ahal izango dute izapidea. Asteasuarrek eta beste herrietako herritarrek, berriz, ekainaren 8tik aurrera eskatu ahal izango dituzte abonuak, soberako abonuak baleude. Udaletxeko ordutegia 09:00etatik 14:00etara izango da.
Asteasuko Azoka Berezia irailaren 27an egingo da, eta azokan postua jarri nahi dutenentzako izen-ematea zabalik dago. Deialdia Asteasutik kanpoko ekoizleentzat eta artisauentzat ere zabalik dago. Interesa dutenek irailaren 2a baino lehen eman beharko dute izena. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, kultura@asteasu.eus helbidera idatzi edo 626 235 884 telefono zenbakira deitu daiteke
Inaxio Begiristain Kultur eta Kirol Etxea eta liburutegiak oporrak izango dituzte datozen asteetan. Bi zerbitzuek uztailaren 30ean izango dute azken lan eguna eta kultur etxearen kasuan, irailaren 1ean irekiko dituzte ateak eta liburutegiak berriz, abuztuaren 24tik aurrera eskainiko du zerbitzua. Horrenbestean, liburutegiko erabiltzaileei gogorarazi nahi zaie uztailaren 30a izango dutela uda parterako liburuak hartzeko azken eguna. Beraz: KULTUR ETXEA Azken lan eguna: uztailak 30. Irekitze eguna: irailak 1 LIBURUTEGIA Azken lan eguna: uztailak 30 Irekitze eguna: abuztuak 24. Gimnasioko bazkideek txartelekin sartu ahal izango dute.