Alegian hastapen eta oinarrizko mailako klaseak eskainiko dira eta parte hartzaileek diru laguntzak izango dituzte
Txartelen salmenta irailaren 1etik 6ra egingo da elkartearen egoitzan 11:00etatik 13:00era
2025-2026 ikasturteko ikastaro eta zerbitzuetan izena emateko izen-emate orria udaletxean aurkeztu behar da (orriak udaletxean eta kultur etxean daude eskuragarri).
2026ko herriko egutegiak egiteko, argazki lehiaketa egingo da. Egutegiak abenduan banatuko dira, eta irabazleak saria izango du. Gaia: Orendain Argazkiek horizontalean ateratakoak izan behar dute. Parte hartzaile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkez ditzake. Argazkiak udala@orendain.eus helbidera bidali, azaroaren 2a baino lehen. Mezuan adierazi egilearen izen-abizenak eta argazkia zein hilabetetan ateratakoa den.
ORDUTEGIA: Astelehenetik ostegunera: 10:00-14:00. Ostiralean: 10:00-14:00 eta 18:30-20:30. Igandean: 11:30-13:30.