11:00 Puzgarriak 13:00 Jubilatuen jolasak Elizpe Jubilatu Elkartearen eskutik 14:30 Jubilatu bazkaria Ondoren Jubilatuen dantzaldia 18:00 IX. Patata Tortila lehiaketa 19:45 Patata Tortila lehiaketako sari banaketa Lehiaketan egindako tortilak jateko mahaiak eta aulkiak egongo dira plazan.
Kalebeherako Esku Pelota Txapelketak edizio berri bat izango du aurten. Irailaren 9a, asteartea, izango da izena emateko eguna eta parte hartu nahi duten 5 eta 12 urte bitarteko neska-mutilek egun horretan 16:00etan Erbeta pilotalekura joan beharko dute. Bertan emango dute izena eta segidan bikoteak osatu eta partidak jokatzen hasiko dira.2025-09-09
Izena emateko epea zabalik egongo da irailaren 1etik 12ra bitartean eta gizarte zerbitzuen bulegoan eman behar da.
2025-2026 ikasturteko ikastaro eta zerbitzuetan izena emateko izen-emate orria udaletxean aurkeztu behar da (orriak udaletxean eta kultur etxean daude eskuragarri).
2026ko herriko egutegiak egiteko, argazki lehiaketa egingo da. Egutegiak abenduan banatuko dira, eta irabazleak saria izango du. Gaia: Orendain Argazkiek horizontalean ateratakoak izan behar dute. Parte hartzaile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkez ditzake. Argazkiak udala@orendain.eus helbidera bidali, azaroaren 2a baino lehen. Mezuan adierazi egilearen izen-abizenak eta argazkia zein hilabetetan ateratakoa den.
ORDUTEGIA: Astelehenetik ostegunera: 10:00-14:00. Ostiralean: 10:00-14:00 eta 18:30-20:30. Igandean: 11:30-13:30.